GOGOETA ARGIBIDE
Argizko nahiz soinuzko uhinak, gorputz batekin topo egitean, islatzen den eta norabide berria bilatzen duen bezala, gogamena ere,
2. edozein ideia, egoera, arazoren aurrean, argibide bila abiatzen da bere baitan sartuz eta bere baitatik ateraz.

TXIKIAGOTUZ HAZI. Zahartzaro kontzeptua historian zehar (II)
/ Argibideak, Hitzaldiak /by José Arregi* EHUko Udako Ikastaroetan (2026) emandako hitzaldia: “Crecer decreciendo. Recorrido histórico del concepto de vejez” (jarraipena) 3. Indiako tradizioak: hinduismoa eta budismoa a) Hinduismoa: Hinduismoaren tradizio mistiko-sapientzial handian –zeinaren testurik zaharrenak K.a. 1500. urtekoak baitira– gizakiaren bizitza 4 asrama edo etapatan banatzen da, bakoitzari buruzko irakaspenak eratuz eta zabalduz: 1) Jaiotzatik 25 urtera bitartean, gizaki […]
TXIKIAGOTUZ HAZI. Zahartzaro kontzeptua historian zehar (I)
/ Argibideak, Hitzaldiak /by José Arregi* EHUko Udako Ikastaroetan (2026) emandako hitzaldia: “Crecer decreciendo. Recorrido histórico del concepto de vejez” Wet erro indoeuroparretik ei datoz latinezko veterus (“zaharra”) eta latinetik sortuak diren hizkuntza erromanikoetako viejo, vieux, vecchio… Wet erroak “urtea” esan nahi du, eta aurreko urteko nekazaritza-produktuak adierazteko erabiltzen zen. Produktu batzuek, ordea, urteekin kalitatea irabazten dute eta beste batzuek […]
Leon XIV.a: elkartasuna aldarrikatzetik eskumikua dekretatzera
/ Argibideak /by José ArregiLeon XIV.a aita santuak beste ezer baino gehiago saihestu nahi zuena gertatu da, laster gertatu ere, bere agintaritzapean: eskumiku-dekretu solemnea. San Pio X.a Apaiz Anaiartea –Marcel Lefebvre monsinoreak 1970ean sortua, Eliza Katolikoan Vatikanoko II. Kontzilioak hautsi omen zuen tradizioa berrezartzeko asmoz– ohartarazita zegoen: baldin eta bere gotzainetakoren batek, iragarria zuten bezala, gotzain berri bat sagaratzen […]
“JAINKOAREN AURREAN jaun goikorik GABE”
/ Argibideak, Argidunak, Zirrintak /by José ArregiErretiro espirituala Dietrich Bonhoeffer irakurriz Arantzazun 2026ko urriak 2-4 (ostiral arratsaldetik igande eguerdira) Joxe Arregik lagunduta Interesatua bazaude, harremanetan jarri Kontxi edo Txemarekin: Txema Ormazabal: jmormazabal55@gmail.com Kontxi Arregi: Tel. 620237634 Aurkezpena Dietrich Bonhoeffer (1906-1945) XX. mendeko kristau testigu gorenetakoa dugu, […]
Emozio sakona eta funtsezko bi galdera. Aita Santuaren otoitz-bijiliaz Bartzelonan
/ Argibideak /by José ArregiAtzo, afalondoan egunero bezala, telebista piztu genuen albistegia entzuteko, ontziak garbitu eta sukaldea jasotzen genuen bitartean. Une horretan, neska gazte bat ari zen kontatzen depresiozko gau beltza pairatu zuela, bere buruaz beste egiten saiatzeraino. Hunkiturik, eta isil-isilik, dena utzi eta eseri egin ginen, hari adi-adi. Bartzelonako Lluis Companys Estadio Olinpikoan ari zen gertatzen, Leon aita […]
Teologia berregin, eliz komunioa berreraiki. Leon XIV.ak Espainiara egitekoa duen bidaiaz zenbait gogoeta
/ Argibideak /by José ArregiHilabete barru, Leon XIV.a aita santua Espainiara etortzekoa da, Altxa begiak lelopean. Ezin dut jakin, noski, bere hitzaldi ugarietan zer esango duen, baina leloa bera dotorea da, eta, askotan, jestu soilek gehiago adierazten dute hitzek baino. Bidaia honi gagozkiola, egitarauan aurreikusiak diren zenbait bisita ditugu jestu nagusi, eta horietan dago, niretzat, bidaia honek duen intentzio […]
Zer izango da nire ni indibiduala hiltzen naizenean?
/ Argibideak, Uncategorized /by José ArregiDenis Guénoun-ek egindako galdera bati erantzunez idatzi dut testu hau. Denis Guénoun Oranen (Aljeria) jaio zen 1946an, familia judu agnostiko batean; Paris-Sorbonne unibertsitateko irakasle emeritua da, filosofian eta berriki teologian doktorea, idazle oparoa, aktorea eta antzerki-zuzendaria (https://denisguenoun.org). Oraindik orain Foyer de l’Âme tenpluko –Frantziako Protestante Liberalen parrokiako– komunitatearekin Parisen izan nuen topaketan, “ni indibidualaren estatusari, […]
Bitoriano Gandiaga eta Joxe Azurmendi Arantzazun
/ Argibideak, Argidunak /by José ArregiIkastaroa Arantzazuko Asis Topagunean: 2026ko apirilaren 10etik 12ra Euskaraz Zuzendaria: Joxe Arregi Hona gure garaiko bi gizon bidari: Bitoriano Gandiaga (1928-2001) eta Joxe Azurmendi (1941-2025). Bi gizon argi eta apal. Euskaraz, herriaz eta lurraz –eta Arantzazuz!– maiteminduriko bi gizon. Poeta pentsalaria bata, pentsalari poeta bestea. Zentzumen gogoetatsua zuen batak, gogamen sentibera besteak. Bilatzaileak, galdetzaileak, bidegileak […]
“Los domingos” filmari buruz zenbait gogoeta
/ Argibideak /by José ArregiInteres handiz –eta deserosotasun ez txikiz– ikusi dut Los domingos filma. Alauda Ruiz de Azua du zuzendari eta gidoilari, eta Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi berri du. Film bikaina. Ainararen historia –gertatua– kontatzen du, zeinak 17 urterekin sentitzen baitu Jainkoak egiten dion dei garbia: bere burua Jainkoaren maitasunari osorik eta esklusiboki ematea klausurako moja izanez. […]
Liburu berria
/ Argibideak, Liburuak /by roberto lopezJOXE ARREGI Jainkoa, jaun goikoaz harago. Teologia berri baterako ildoak Argitaletxea: Feadulta.com, 2025eko urria Salneurria: 14 € Erosi nahi baduzu: Liburu-dendetan Edo agitaletxera zuzenean eskatuz: www.feadulta.com/libreria Edo helbide honetara idatziz: jmormazabal55@gmail.com *** Jainkoa esateak ba ote du oraindik zentzurik? Nola esaten dugun, nondik eta zertarako. Hitz erabat nahasgarria da, eta zoritxarreko historia du zorionekoa bezainbat. […]