Entries by

Leon XIV.a: elkartasuna aldarrikatzetik eskumikua dekretatzera

Leon XIV.a aita santuak beste ezer baino gehiago saihestu nahi zuena gertatu da, laster gertatu ere, bere agintaritzapean: eskumiku-dekretu solemnea. San Pio X.a Apaiz Anaiartea –Marcel Lefebvre monsinoreak 1970ean sortua, Eliza Katolikoan Vatikanoko II. Kontzilioak hautsi omen zuen tradizioa berrezartzeko asmoz– ohartarazita zegoen: baldin eta bere gotzainetakoren batek, iragarria zuten bezala, gotzain berri bat sagaratzen […]

“JAINKOAREN AURREAN jaun goikorik GABE”

Erretiro espirituala Dietrich Bonhoeffer irakurriz Arantzazun 2026ko urriak 2-4 (ostiral arratsaldetik igande eguerdira) Joxe Arregik lagunduta Interesatua bazaude, harremanetan jarri Kontxi edo Txemarekin: Txema Ormazabal: jmormazabal55@gmail.com Kontxi Arregi: Tel. 620237634                                Aurkezpena Dietrich Bonhoeffer (1906-1945) XX. mendeko kristau testigu gorenetakoa dugu, […]

Emozio sakona eta funtsezko bi galdera. Aita Santuaren otoitz-bijiliaz Bartzelonan

Atzo, afalondoan egunero bezala, telebista piztu genuen albistegia entzuteko, ontziak garbitu eta sukaldea jasotzen genuen bitartean. Une horretan, neska gazte bat ari zen kontatzen depresiozko gau beltza pairatu zuela, bere buruaz beste egiten saiatzeraino. Hunkiturik, eta isil-isilik, dena utzi eta eseri egin ginen, hari adi-adi. Bartzelonako Lluis Companys Estadio Olinpikoan ari zen gertatzen, Leon aita […]

Teologia berregin, eliz komunioa berreraiki. Leon XIV.ak Espainiara egitekoa duen bidaiaz zenbait gogoeta

Hilabete barru, Leon XIV.a aita santua Espainiara etortzekoa da, Altxa begiak lelopean. Ezin dut jakin, noski, bere hitzaldi ugarietan zer esango duen, baina leloa bera dotorea da, eta, askotan, jestu soilek gehiago adierazten dute hitzek baino. Bidaia honi gagozkiola, egitarauan aurreikusiak diren zenbait bisita ditugu jestu nagusi, eta horietan dago, niretzat, bidaia honek duen intentzio […]

Palestinar bat eta israeldar bat: elkarrekin bakearen alde

Hunkiturik entzun dut lehentxeago, France Interren, bi pertsonaren arteko elkarrizketa. Etsaiak “beharko lukete” izan, baina enpatiak eraldatu ditu, eta anaia aitortzen dute elkar. Batetik Aziz Abu Sarah, 46 urtekoa, bakearen aldeko aktibista palestinarra, gatazken konponbiderako hezitzailea, eta bestetik Maoz Inon, 51 urtekoa, bakearen aldeko aktibista israeldarra. “Urriaren 7an gurasoak galdu nituen. Haurtzaroko lagunak galdu nituen, […]

Zer izango da nire ni indibiduala hiltzen naizenean?

Denis Guénoun-ek egindako galdera bati erantzunez idatzi dut testu hau. Denis Guénoun Oranen (Aljeria) jaio zen 1946an, familia judu agnostiko batean; Paris-Sorbonne unibertsitateko irakasle emeritua da, filosofian eta berriki teologian doktorea, idazle oparoa, aktorea eta antzerki-zuzendaria (https://denisguenoun.org). Oraindik orain Foyer de l’Âme tenpluko –Frantziako Protestante Liberalen parrokiako– komunitatearekin Parisen izan nuen topaketan, “ni indibidualaren estatusari, […]

Bitoriano Gandiaga eta Joxe Azurmendi Arantzazun

Ikastaroa Arantzazuko Asis Topagunean: 2026ko apirilaren 10etik 12ra Euskaraz Zuzendaria: Joxe Arregi Hona gure garaiko bi gizon bidari: Bitoriano Gandiaga (1928-2001) eta Joxe Azurmendi (1941-2025). Bi gizon argi eta apal. Euskaraz, herriaz eta lurraz –eta Arantzazuz!– maiteminduriko bi gizon. Poeta pentsalaria bata, pentsalari poeta bestea. Zentzumen gogoetatsua zuen batak, gogamen sentibera besteak. Bilatzaileak, galdetzaileak, bidegileak […]

Itxaropenezko Gaua

Hitz hauek ahoskatzeak ausartegia dirudi hainbeste panorama egoskor saminen aurrean. Baina halakoxea da esperantza: pazientzian ekile, sotilki ziur, anonimoki aktibo. Ogi-apurtxoak utziz doa, hainbat zidor sinesgaitz erakutsiz, Ongiaren posibilitatea zabalik utziz. Nahiz eta guk ez sentitu, HORTXE jarraitzen du! Ekintza heroikoen bidez baino gehiago nabaritzen da hurbileko presentzietan, hauek baitute sustatzen askapena kontrako haizeen kontra. […]

“Los domingos” filmari buruz zenbait gogoeta

Interes handiz –eta deserosotasun ez txikiz– ikusi dut Los domingos filma. Alauda Ruiz de Azua du zuzendari eta gidoilari, eta Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi berri du. Film bikaina. Ainararen historia –gertatua– kontatzen du, zeinak 17 urterekin sentitzen baitu Jainkoak egiten dion dei garbia: bere burua Jainkoaren maitasunari osorik eta esklusiboki ematea klausurako moja izanez. […]

Kristautasunaren etorkizunaz: laugarren hipotesia (Maurice Bellet)

Eskertzen diot Bernard Ginistyri 2025eko abuztuaren 20an GARRIGUES ET SENTIERS webgunean argitaratu duen testu hau. Bat nator Maurice Belleten ikuspegi orokorrarekin eta liburu honetan garatzen duen gaiarekin. Kristautasunak ba ote du etorkizunik? Horra  Maurice Belletek La quatrième hypothèse. L’avenir du christianisme liburuan (1. oharra) jorratzen duen gaia. Maurice Bellet apaiz, teologo, filosofo eta psikoterapeutak oso […]