Erretiroa Joxe Arregirekin

Gaia: “Jainkoa jaun-goikoaz haratago”
Lekua: Arantzazu
Data: Azaroak 17-19 (ostiral arratsaldetik igande eguerdira)
Hizkuntza: Gaztelaniaz (izena emandakoen kopuruak ahalbidetzen badu, beste txanda bat antolatuko da euskaraz)

* Gaiari buruzko azalpenak, isiltasun pertsonalerako tarte zabalak, denon arteko elkarrizketa-aldiak, eta elkarrekiko meditazio-ariketa laburrak izango dira.

 

Aurkezpena

Asko gara, eta gero eta gehiago, azken hamarkada hauetan geure burua exodo mental eta espiritual sakonera bultzatua sentitu dugunok. Milaka urtetako iruditeria eta teologia osoa, sinesmen, praktika eta lotura instituzional sakonez osaturiko erlijio-eraikuntza osoa, amildu zaigu. Jainkorik gabe umezurtz sentitzeraino hainbat eta hainbat.

Zein Jainkoren umezurtz? Jainkoa ez ote da hitz guztietan nahasgarriena eta gaizkien tratatua? Eta gure garaia ez ote da graziazko garaia jainko izaki gorenaren iruditik, mundua ezerezetik sortu bide zuen eta nahi duenean esku hartuz gobernatzen bide duen jainko-iruditik askatzeko, adimen-begiak eta barne-begiak ororen baitako Presentziarik sakonenera zabaltzeko, den oro animatzen duen Bizi-Arnasara geure izaera irekitzeko? Ez ote dago jokoan geure arnasa pertsonala eta mundu baten etorkizuna, non guztiok bizi ahal izango garen bizi- eta arnasa-elkartasun planetarioan?

Jaun-goikoagandik Jainkoarenganantz, giza eraikuntzatik Misterio bizirantz daraman igarobideari ekiteko nahiz jarraitzeko erretiroa proposatzen dut, irudi eta sineskizun guztietatik haratago, teismotik eta ateismotik haratago.

Azalpenak, isiltasun pertsonalerako tarte zabalak, denon arteko elkarrizketa-aldiak, eta elkarrekiko meditazio-ariketa laburrak izango dira.

 

Izena eman nahi baduzu:

Telefonoz: 620237634 (Kontxi)
Emailez: jmormazabal55@gmail.com (Txema)