Harmonia
Harmonia grekozko harmodso, “elkartzea” esan nahi duen hitzetik dator. Oreka, proportzioa eta elementu desberdinen bateraketa direnean gauzatzen da harmonia. Hala gertatzen da bere baitan eta inguruarekin ongi bateratua den eraikin proportzionatuan. Edo soinu ezberdin baina adostuz osaturiko harmoniko musikalean. Zozo, birigarro, txantxangorri eta txepetxen kontzertuak oles degion egunsentia. Laranja, purpura, bioleta eta urdin ilunezko orlatan […]