Fededunek fedea birpentsatu

Zibilizazio-eraldaketa sakoneko garaia bizi dugu planeta mailan, Sapiens giza espezieak, duela 300.000 urte sortu zenetik hona, izan duen eraldaketarik sakonena eta bizkorrena. Inoiz ez gara hain boteretsuak izan, baina inoiz ez gara hain ez-seguru eta ahul sentitu. Krisi-garai integralean gara, eta alternatiba handiaren aurrean jartzen gaitu: ala elkarrekin bizia aukeratu ala elkarrekin hiltzera kondenatu. Beraz, […]

Kristautasuna bipentsatu

(Por un cristianismo creíble liburuaren hitzaurrea. Autorea: Pedro Miguel Anso Esarte, Tirant lo Blanc, 2024). Liburuaren aurkezpena: 2024ko martxoaren 21ean, osteguna, 19:00etan Donostiako ELKAR liburudendan (Fermin Calbeton kalea, 21) Esku hartuko dute: egileak eta Jose Arregik Liburutxo handia duzu eskuetan: xumea eta sinplea, interesgarria eta arina, kritikoa eta adeitsua, informazioz eta argitasunez betea. Kapitulu bakoitza, […]

Kristologia transteistarako zenbait klabe

Ez da erraza gaur Nazareteko Jesusen aurkezpen labur, mamitsu eta erraza eskaintzea, eta interesgarria eta berritzailea gainera. Annamaria Corallok lortu du liburu honetan, eta zorionak ematen dizkiot, orrialdeok irakurri ditudan plazer berarekin eman ere. Buruari irakasten eta bihotzari hitz egiten dioten orrialdeak dira, bakoitzean uztartzen direlarik zorroztasun intelektuala eta barne-sentiberatasuna, testu zaharren analisi kritikoa eta […]

Hurkotasunezko barnetasunean hezi

(Txemi Santamariaren Isiltasunean jolaska-ri Hitzaurrea) “Lasaitasun eta bakerako hezten ote dugu?”. Horra liburu labur bezain mardul honen abiapuntuko hitzak, galde-ikur beltzaz buruturik eta espazio huts zurian bildurik. Galdeikurraren hutsarte zurian kakoturik, zintzilik kokaturik, geratzen da irakurlea ere, hustasun zuri isilari adi. Eta bare. Horra garamatzate Txemi Santamaria adiskidearen orrialdeok. Teologoa, psikologoa eta psikoterapeuta dugu. Azken […]

Hitzaurrea

Irakurle adiskidea: aurkezten dizkizudan orrialdeok espiritualtasunari buruzko gogoeta doi, dokumentatu eta gaur-gaurkoak baino ere askoz gehiago dira. Bizitza oso baten testigantza gogoetatsua dira. Testigu baten hitz egiazkoak. Bizi-arnasa darie. Bere bizitza osoa bultzatu duen espiritua islatzen digu hizkera gogoetatsuz Felix Placer-ek, 84 urterekin argitsu eta kementsu ageri den gizon libre bezain entregatuak: bere etengabeko bilaketa, […]

Zertan da gaur Xalbadorren “Jainkoa”?

43 urte dira –zein gutxi eta zenbat!– Urepeleko artzain bardoa, Xalbador maite eta miretsia, hil zela. Jakintza txiki eta jakituria handiko gizona, berezko adimen argiaren eta zentzumen zolien eskolan oparo ikasia, mendiko bakardade isilean bezainbat tabernako lagunartean hezia, barne-iturriaren emanari adi beti. 43 urte hil zela eta ia 100 urte jaio zela. Urte asko, aldaketa […]

Erlijioa eta erlijioak gure gizartean

Sarrera Ez dizut esango eskuetan duzun liburua nobedadea denik: han-hemenka argitaraturiko idazkiak jasotzen ditu batik bat, Hemen aldizkarian argitaratuak gehienak, nahiz eta tartean badiren berriki sortuak eta lehen aldiz agertzen direnak ere. Bestalde, azken urteetan han-hemen sarri eta sakon azterturiko gaia dute ardatz[1]. Hala eta guztiz ere, ez dut uste alferrekoa denik eskura jartzen dizugun […]

Dionisio Amundarain. Egunean eguneko ebanjelioa – Aurkezpena

Berri ona egunen harian 1. Eguneroko ebanjelioa. Egun bakoitzak badu bere nekea, eta behar du bere berri ona. Horixe eskaintzen digu liburu honek, hara: datozen urteetako eguneroko ebanjelioa, “berri ona”. Urteetako egutegiari egunez egun xuxen jarraituz, eta azalpen soil bezain egokiz argiturik, Jesusen berri ona isurtzen digu egunero tantaka, egunero edateko. Behar dugu. Eguneroko nekeetan […]

Jose Mari Kortazar. Erlijio gaia Gandiagaren poesian – Hitzaurrea

Atsegin dut Jose Mari Kortazarren ikerketari sarrera-hitz xume bat jartzea. Ikerketa honen egikeraz eta egituraz aparte, egitasmoa bera nahi nuke batik bat azpimarratu lerro banaka hauetan. Egitasmoa, hots: Gandiagak bere poematan islatu zuen bizi-bidearen, fede-bidearen berri ematea. Ibilbide da bizitza. Ibilbide fedea. Bidaria eta ibiltaria izan zen Gandiagaren fedezko bizia, bizizko fedea. Zalantza ilunezko bide […]