KULTURA ETA ERLIJIOEN ELKARRIZKETA GURE GIZARTEAN

Planeta txiki zoragarri bezain zauritu batean biztanle gara denok, eta gaitzik gabe lurraldea, minik gabeko planeta dugu amets. Bizikide gara, eta bidelagun. Bidelagun gara, baina ez bide beretik. Bideak asko dira, baina aire bera arnasten dugu, eta zeru-muga berak erakartzen gaitu. Bide asko dira, baina helmuga bera bide guztien buruan. Eta erronka bat dugu nagusi: […]

KRISTAUTASUNA ETA ELIZA EUROPA LAIKOAN

1. Sarrera gisa Azken urteotan, Estatu espainiarreko Gobernu sozialistak proposatu edo iragarri dituen zenbait lege berrik hauts handiak harrotu dituzte kristauen artean. Estatuak Eliza katolikoari oraindik ematen dion diru-sostengua ezabatzea, ikastetxe publikoetan erlijio katolikoaren irakaskuntza kentzea, homosexualen ezkontzeko eta adopziorako eskubide-berdintasuna, abortuaren eta eutanasiaren lege-aldaketak… Eta oraindik orain: giza enbrioiekiko ikerketak, tximinoen “eskubideak” babesteko egitasmoa […]

ERLIJIOA ETA ESPIRITUALTASUNA GURE GIZARTEAN

Zertan da erlijioa gure gizartean? Zertan da espiritualtasuna Mendebaldeko gure kulturan? Gertatzen ari den kultura-aldaketak zer aldaketa eskatzen dizkio erlijioari oro har, erlijio tradizional handiei bereziki, kristautasunari bereziago? Ez da batere gai originala. Han eta hemen, nonahi aurki daitezke arazo honi buruzko analisi aditu askoak. Nik ez dut ezer berririk erakutsiko. Zertzelada nagusi batzuk besterik […]

GAURKO 40 EUSKAL IDAZLE JAINKOAZ MINTZO

    SARRERA 2007an, Jainkoari buruzko liburu bana argitaratu zuten Elkar eta Alberdania argitaletxeek: 1) Joxe Arregi – Edorta Jimenez, Jainkorik bai ala ez? Erlijioari buruz eztabaidan (Elkar); 2) Joxe Arregi, Jainkoaz galdezka. 40 euskal idazleren erantzunak (Alberdania) [Liburua osorik hemen: https://www.alberdania.net/eu/libro/jainkoaz-galdezka/]. Edorta Jimenezek eta biok, grabagailu baten aurrean bi egunez Arantzazun bata, Bermeoko frantziskotarrenean […]

ERLIJIOA ETA EUSKAL KULTURAREN AUZIA

Izenburua dela eta “Erlijioa eta euskal kulturaren auzia”. Horra hiru hitz, zein baino zein korapilatsuago, hari batean: erlijioa, euskal kultura, auzia. Gaia mataza nahasi gertatzen zaidala aitortzen dizuet. Eta izenburua bera ere maratilaz josia. Ezin hasiko naiz maratila bakoitza argitzen, izenburuko hitz bakoitzaren esanahia zehatz-mehatz mugatzen: zer den erlijioa, zer euskal kultura, eta zein den […]

ERLIJIOAK GAUR ZENTZURIK BAI?

Orain arte ezagutu dugun aurrerapenak –aurrerapen deitzea zilegi bada– ez du erlijioa irentsi. XXI. mendearen hasieran, bizi-bizirik dago galdera gisa nahiz bizipen gisa, baita erakunde gisa ere. Zergatik? Gizakiak, ezagutzen dugunetik eta ezagutzen dugun heinean, harrimena eta galdera bere-bereak dituelako, edertasun eta ontasun betearen deiak eta desirak barnetik gidatzen dutelako, misterio salbagarri batek, hasieran eta […]