Maitasuna erlijio bakar

Zer egin dezaket, oi musulmanok, ez baitakit nor naizen?
Ez naiz kristaua, ez judua, ez magoa, ez musulmana.
Ez naiz Ekialdekoa, ez Mendebaldekoa, ez lurrekoa, ez itsasokoa.
Ez naiz naturakoa, ez zeru birakarietakoa.
Ez naiz lurrezkoa, ez urezkoa, ez airezkoa, ez suzkoa.
Ez naiz ortzikoa, ez hautsetakoa, ez existentziazkoa, ez izatezkoa.
Ez naiz Indiako, ez Txinakoa, ez Bulgariakoa, ez Greziakoa.
Ez naiz Irak erresumakoa, ez Jurasan lurraldekoa.
Ez naiz mundu honetakoa, ez hurrengokoa, ez Paradisukoa, ez Ifernukoa.
Ez naiz Adamena, ez Evarena, ez Edenekoa, ez Rizwanekoa.
Nire lekua lekurik eza da, nire ezaugarria ezaugarririk eza.
Ez dut gorputzik ez arimarik, Maitearen arimarena bainaiz.
Baztertua dut dualtasuna, ikusia dut bi munduak bat direla.
Bata bilatzen dut, Bata ezagutzen, Bata ikusten, Bata deitzen.
Bera da Lehena, Bera Azkena, Bera Ageria, Bera Ezkutua.
Ez dut ezagutzen “Oi Hura!” –ya hu– eta “Oi Badena!” –ya man hu– besterik.
Mozkorturik nago Maitasunaren kopatik; bi munduak desagertu dira niregandik.

Mozkorra eta estasia beste xederik ez dut.

(Jalal al-Din Rumi, poeta sufí pertsiarra, XIII. mendea)