Oraingo aldiaz idazten dut
Hondoratzetik idazten dut, hustasun etena den zeinu edo itzal batetik, zeina bat-batean argi mehatxagarriz betetzen baita. Oraingo aldiaz idazten dut, gure keinuak testamentu-agindu bihurtu beharraz, aitaren izenean, aitaren seme-alaben, aitaren seme-alaben seme-alaba ilunen, lurrean uzten duten arrastoaren izenean transmititu beharraz gutxienez gauaren erdian izan genuen maitasunaren aztarna, negarraren eta sugarraren aztarna, zeinak gizakia jainko-irrikara altxatzen […]