Posts

Javier Garrido: Jainkoaren izenean?

Duela egun batzuk eman zen jakitera La Rota deritzan eliz auzitegiaren epai irmoa, zeinak gogor gaitzesten baitu Javier Garrido frantziskotar nafarra –autoritate handiko maisu eta laguntzaile espirituala, espiritualtasunari eta kristautasunari buruzko hainbat eta hainbat libururen egilea, Frantziskotar Ordenako figura ezagunenetakoa– bi emakume erlijiosoren aurka “botere-abusuak eta sexu-abusuak” (“erasoak” behar zuen esan auzitegiak). Konpainia espiritualaren markoan […]

Zenbat urteko kartzela sexu-erasotzaileentzat?

2022ko urrian sartu zen indarrean espainiar Estatuan “Sexu Askatasuna Bermatzeko Lege Organikoa”,“Bai solik da bai legea“ bezala ezagunagoa. Bertan, baimenik gabeko sexu-ekintza oro sexu-eraso delitutzat hartzen da, abusu hutsaren figura ezabatuz. Legeak emakumearen aurka emakume izateagatik egindako indarkeria guztiak hartzen ditu gogoan. Biktimak, bereziki emakumeak, babesteko neurriak indartzen ditu, eta haurrentzako babes-neurri bereziak ezartzen dira. […]

Sorkari, sortzaile, sortzear

Lurrean hedatzen ari den suntsipen lazgarriak Lurrak bere baitan duen sormen-misterio sakonari begira jartzen nau. Sormenaren seme-alaba gara, eta sormenaren arduradun. Arnasten dudan airearen sorkaria naiz, gorputz osoan zehar dabilkidan odolarena, elikatzen nauten substantziena, atomo eta molekulena, zelula eta ehunena, nire bizi-funtzioak betetzen dituzten organoena, 100 mila milioi inguru neuronen eta 100 bilioitik gora neurona-konexiorena, […]

Onena hautatu nahi dut

Gure bizitza, beti pertsonala eta kolektiboa, biak bereizi ezinik, konta ezin ahala hauturen historia konplexua da –berau ere pertsonala eta kolektiboa, bereizi ezinik–. Hautu edo erabaki pertsonal bakoitza berdinik gabea da, beste ezertara erreduzi ezina eta aurreikus ezina, baina kosmosa osatzen duten izaki eta harreman guztien kate infinituak baldintzaturiko emaitza da aldi berean. Edozertaz esan […]

Esandakoari eusten diot

Esandakoari eusten diot: justizia, legeak lege eta ohiturak ohitura, diruak diru eta limosnak limosna. Apaltasuna, benetakoa nadin. Askatasuna, gizakia nadin. Eta pobretasuna, aske izateko. Kristau fedea, gauez ibiltzeko, eta, batez ere, egunez ibiltzeko. Eta orotan, neba-arrebok, esandakoari eusten diot: esperantzari! (Pedro Casaldáliga, lurrik gabeko pobreen poeta, profeta eta gotzaina Brasilen)

Enpatia

Enpatia terminoa XX. mendean sortu zen, beste baten sentimenduak beraren barrutik bezala ulertzeko gaitasuna adierazteko. Enpatia grekotik dator, nahiz eta hitz horrek berez “pasioa”, “sufrimendua”, “gaixotasuna” esan nahi duen (en: barruan; pathos: sentimendua, sufrimendua). Gure “enpatia” esateko grezierazko terminoa sympatheia zen, latinera konpassio bezala itzuli zena. Gatozen funtsezkora: enpatia, sinpatia eta erruki edo konpasio (hau […]

Askatasunerako

Askatasunerako naiz, odoletan, borrokan, bizirik. Askatasunerako dizkiet begiak eta eskuak zirujauei ematen, zuhaitzak bezala, eskuzabal eta gatibu. Askatasunerako ditut bularrean harea-pikorrak baino ugariago bihotzak sumatzen: aparra darit zainetatik eta sartzen naiz ospitaleetan, eta sartzen kotoietan zitorietan bezala. Zeren, egunsentian begi-zuloak hutsik agertuko diren hartan, etorkizuna begiratzeko bi harri ezarriko baititu askatasunak, eta beso berriak eta […]

Mugak

Ez dugu harresiz egindako mugen mundukoak izan nahi. Non dago muga pobreziaren eta aberastasunaren artean, egiaren eta gezurraren artean, maitasunaren eta gorrotoaren artean, itsasoaren eta lurraren artean. Non dago gizakiak banatzen dituen muga, hainbestek nahi luketena, aske migratzen duten txoriena, mugak ezarri zituztenena. Gure artean mugarik izango ez denean, beti aske egingo dugu hegan geure […]

Pedro Askatasuna Casaldáliga. In memoriam

OHARRA: 2010ean gaztelaniaz argitaratutako artikulu luzexeago baten zatia da ondorengo testua, Pedro Casaldáliga. Las causas que dan sentido a su vida liburua (Benjamin Forcano-k argitaratua, NUEVA UTOPÍA, 2008) Gasteizen aurkeztu zela eta idatzia. Emozioz ematen dut berriro hemen, euskaraz, Askatasunaren eta Askapenaren profeta mistiko eta poetaren omenez. __   “Profeta bat sortu zen”, dio sarri […]

Frantziskotar abiturik gabe

Aspalditxoan zebiltzan zurrumurruak hegan, nola Arantzazun enarak, hain arin eta hain libre, biziaren sena dutela gidari bakar eta ziur (eta aizu, zenbat ugaldu diren enarak Arantzazun, eta umeak atera eta atera ari dira oraindik! Jainkoak bedeinkatzen zaituzte!). Zurrumurruak geldiaraztea, ordea, behin aireratuz gero, zailagoa da askoz hegaztien hegaldia geldiaraztea baino. Eta horixe izan da: albisteak […]