Posts

Hitzak ahotik kendu dizkigute

Hitzak ahotik kendu dizkigute, gure poemak bonben azpian hiltzen dira Kieven, Mariupolen eta Kharkiven hiltzen dituztenekin. Indar basatiak beldurra ezarri nahi du eta badirudi arrakasta duela Dnieper ibaiaren bazter gozoetan zehar. Baina badakigu anai-arreben herria beti jaikitzen dela eta bere biktimen odola ez dela alferrik isurtzen lur umiliatuan. Haien ondoan jarraituko dugu, haien dolu-sutan argituko […]

Belengo artzainak bakerako bidean

Eguberrietako jai-zikloaren amaieran, Lukasen ebanjelioak Belengo artzainei buruz eskaintzen digun kontakizunera itzuli nahi nuke. Bakea bilatzen, aurkitzen eta eraikitzen duten artzainei begiratuz, geure burua ikus genezake. Eta hobeto begiratzeko, oraindik esan beharrik balego, diogun berriro: Jesusen jaiotzari buruzko kontakizun ebanjelikoak –egia esan, pasarte ebanjeliko guztiak, kanoniko nahiz apokrifo– midrashim-ak dira funtsean. Hau da: Bibliako pertsonaia […]

Bakerako bidea ezagutuko bagenu…

Israelgo profetek noizbaiterako iragarria zuten bakea: garai mesianikoetarako, Daviden ondorengo errege Mesias, “Bakearen Printzea” (Is 9,5), iritsiko zenerako. Orduan “ezpatak golde bihurtuko dituzte, eta lantzak igitai. Ez da naziorik nazioren aurka altxatuko, ez dira gudurako prestatuko. Ea, bada, Jakoben herri, ibil gaitezen Jaunaren argitan” (Is 2,4-5). Orduan “otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko dira, lehoinabarra eta […]

Isaiasen profezia (2. kap., 1-5)

Hona hemen Isaias, Amotzen semeak Juda eta Jerusalemi buruz izan zuen ikuspena: Azken egunetan, Jaunaren etxea dagoeneko mendia sendo ezarria izango da beste mendien gain, mendixka guztien gain. Eta hara joko dute nazio guztiek. Herri asko joango dira hara, esanez: «Zatozte, igo gaitezen Jaunaren mendira, Jakoben Jainkoaren etxera; bere bideak erakutsiko dizkigu, eta haren bidexketan […]

Bakera bidean bidari

Pau, paz, peace, paix, pace. Frieden. Salam, shalom. Shanti. Heping, heiwa. Mire, mir. BAKEA. Zeinen eder eta anitza den bakearen izendegia! Eta izena esanda badakigu izana zer duen. Baina zerbait esaten hasi orduko –funtsezko gauza guztiekin gertatzen zaigu–, dakiguna galdera eta galdegai bilakatzen zaigu, bakea bera galtzeraino. “Zer da denbora? Inork galdetzen ez badit, badakit. […]

Bakera bidean bidari

Pau, paz, peace, paix, pace. Frieden. Salam, shalom. Shanti. Heping, heiwa. Mire, mir. BAKEA. Zeinen eder eta anitza den bakearen izendegia! Eta izena esanda badakigu izana zer duen. Baina zerbait esaten hasi orduko –funtsezko gauza guztiekin gertatzen zaigu–, dakiguna galdera eta galdegai bilakatzen zaigu, bakea bera galtzeraino. “Zer da denbora? Inork galdetzen ez badit, badakit. […]

Bakea

Bakea zer den, zer ez den, hortantxe dago gakoa: Bakea zer den, zer ez den. Bakea on bat da, beti arduratsu zaintzekoa. Bakea beti da on bat erreparoz lantzekoa, bakea beti da on bat lortu orduko prestatzen jarraitu beharrekoa. Bakea ez da geldia, bakea ez da geldoa, bakea ez da nagia. Bakea malkarrak leunduz, sakanak […]

NORBERAREN BAKEA

SARRERA Hasieran entzun dut zuen asteak bihotzak gozatzea duela helburu, eta ez da helburu txarra. Denok daukagu beti bihotza gozatu beharra, bake-giroan ondu beharra, eta horretarako ematen diogu hasiera aste honi eta horretarako nahi lukete izan hitzaldi hauek, baita nire bi hitzalditxo hauek ere. Norberaren barruko bakeaz arituko naiz. Jakina, badakit ez dagoela bereizterik norberaren […]

Bakea eskatu. Bakea ospatu

(Iñaki Beristainekin batera) Idatz, Donostia 1992