Rafa Redondori (1941-2025). Argiaren sutan
Rafa Redondori (1941-2025) Argiaren sutan “Esku-ahurrak haizetara zabalik” joan zatzaizkigu, “Izateak, nire egiazko etxeak, arnasten duen airea beste heldulekurik gabe”. Lagun arretatsu izan zaitugu, Isiltasunaren lekuko inspiratu, “gure barneneko arnasa, taupada eta aldarri den Lekukoaren” Presentziaren ahots dardarkari. Bete duzu zure aspirazio osoa, izaki guztien, fotoiaren, suaren eta airearen, harriaren eta uraren, tomatearen, zozoaren, bonoboaren […]