Posts

Kristautasuna bipentsatu

(Por un cristianismo creíble liburuaren hitzaurrea. Autorea: Pedro Miguel Anso Esarte, Tirant lo Blanc, 2024). Liburuaren aurkezpena: 2024ko martxoaren 21ean, osteguna, 19:00etan Donostiako ELKAR liburudendan (Fermin Calbeton kalea, 21) Esku hartuko dute: egileak eta Jose Arregik Liburutxo handia duzu eskuetan: xumea eta sinplea, interesgarria eta arina, kritikoa eta adeitsua, informazioz eta argitasunez betea. Kapitulu bakoitza, […]

Esnaera

Esnaera edo argitzapena ni indibidualaren eta azken Errealitatearen (sufiek Izaera Gorena deitzen dutenaren) arteko batasun bezala ulertzen da tradizioan zehar. Esnaerak Osotasuna edo Ez-dualtasuna sorrarazten du, zeinak, errealitate osoa barne hartuz, gizabanakoari azken askatasunaren eta erabateko betetasunaren sentsazioa transmititzen dio. (…). Azken Errealitate hori ageriko ororen agerpenaren aingura da, eta ez hori bakarrik, baizik eta, […]

Hitzaurrea

Irakurle adiskidea: aurkezten dizkizudan orrialdeok espiritualtasunari buruzko gogoeta doi, dokumentatu eta gaur-gaurkoak baino ere askoz gehiago dira. Bizitza oso baten testigantza gogoetatsua dira. Testigu baten hitz egiazkoak. Bizi-arnasa darie. Bere bizitza osoa bultzatu duen espiritua islatzen digu hizkera gogoetatsuz Felix Placer-ek, 84 urterekin argitsu eta kementsu ageri den gizon libre bezain entregatuak: bere etengabeko bilaketa, […]

“Sophia Perennis”: betiereko jakituria

Sophia Perennis, “betiereko jakituria”, ez da erlijio bat. Gure benetako izatearen esperientziarako sarbidea oparitzen digun planoa da. Erlijio guztien esentzia da, erlijio guztiak datozen eta konfesio guztiak doazen errealitatearen esperientzia. Sophia Perennis erlijio guztien oinarri den salbazio-mezuaren aitorpena da. Izatearen jatorrizko hondoaren esperientzia da, eboluzio arrazional atzemanezin honetan gauzatzen den izatearen, forma eta egitura guztiak […]

Ibn Arabi

Ibn Arabi (Murtzia 1165 – Damasko 1240) Al Andalus-eko jakintsua izan zen, musulman sufia, filosofo eta poeta. Hura mintzo den bezala mintzo denak erlijio oro gainditzen du. Beraz, heresia-susmagarri izan zitekeelarik eta kondena saiheste aldera, erebesterik erbeste bizi izan zen Egipton, Sirian, Iraken, Anatolian eta Damaskon. Garai batean hurkoa baztertzen nuen, haren erlijioa nirea bezalakoa […]