Posts

JESU KRISTO ETA ERLIJIOAK. ZENBAIT IKUSPEGI

“Jesu Kristo eta erlijioak”: kristau fedearen mami-mamia ukitzera nator, zalantza eta beldur. Konbentzimendu batek bultzatzen nau, erreparuak erreparu, arriskuak arrisku: gaur egun kristau teologiak teoria mailan duen arazorik “gaurkoena”, premiazkoena eta konplexuena da, eta ezin dugu saihestu. Zenbaitek senti dezake oinen azpian zorua galtzen zaiola, edo fedeko oinarriak kordokatzen zaizkiola, edo kristautasunaren zutabeak astintzen direla… […]

KULTURA ETA ERLIJIOEN ELKARRIZKETA GURE GIZARTEAN

Planeta txiki zoragarri bezain zauritu batean biztanle gara denok, eta gaitzik gabe lurraldea, minik gabeko planeta dugu amets. Bizikide gara, eta bidelagun. Bidelagun gara, baina ez bide beretik. Bideak asko dira, baina aire bera arnasten dugu, eta zeru-muga berak erakartzen gaitu. Bide asko dira, baina helmuga bera bide guztien buruan. Eta erronka bat dugu nagusi: […]

ERLIJIOEN ARTEKO ESPIRITUALTASUNA

1. Erlijioa eta espiritualtasuna             Izenburuak berak adierazten du erlijioa eta espiritualtasuna ez direla gauza bera, eta has gaitezen horretaz jabetzetik. Erlijioa sineskizun, arau eta errituz osaturiko sistema bat da. Espiritualtasuna, berriz, misterio hurbil eta handiaren begirada, bihozkada, bizipena. Gehitxo sinplifikatuz esan daiteke: erlijioen barneko arnasa da espiritualtasuna, espiritualtasunaren azaleko forma da erlijioa. Espiritualtasunak forma […]

ERLIJIOEN ELKARRIZKETA: PREMIA ETA BALDINTZAK

Urteak dira, R. Panikar-ek idatzi zuela: erlijioen arteko elkarrizketa ezinbestekoa, garrantzitsua, premiatsua, arriskutsua, asaldagarria eta garbigarria da. Ezinbestekoa, ezin izango dugulako saihestu; garrantzitsua, erlijioaren mamia dagoelako auzitan; premiatsua, gizadiaren eta naturaren bizia jokatzen delako; arriskutsua, gure konbikzio guztiak hankaz gora jar ditzakeelako; asaldagarria, norberaren erlijio partikularra osorik koloka jartzen delako; garbigarria, apalago izatera eta geure […]

JESUKRISTO ETA ERLIJIOAK. ZENBAIT IKUSPEGI