Posts

Biziaren pitzaduretan sartu

Bizitzea pitzaduretan barrena sartuz joatea da, harik eta halako batean ulertzen den arte huraxe zela bidea. Eta, orduan, harriturik uzten nau berriro zer nolako gaitasuna duen bizitzak sortzen jarrai dezagun zirrikituak aurkitzeko. Beti txunditurik uzten nau honek, ulerturik bizitzak gainditu egiten gaituela, hartaz pentsa dezakegun guztiaz harago gainditu ere. Bere sustrai ilunetik, berriro jaiotzeko lekua […]

Bertsolariak

Nafarroa Arena-n, hitzaren eta arreta sakonaren festa zen atzo. Dena artista handien distiran eta sakontasunean blai. Zortzi partaideak ez ziren lehiatu, nork nori irabaziko, gauza guztietan ohi dugun bezala. Bestearen onena sustatzen saiatu zen bakoitza, eta hala bakarrik atera zuen bakoitzak bere onena. Ez du axola irabazteak, elkarrekin sortzeak baizik. “Ekintza iraultzailea da elkarri entzutea”, […]

Bernard Besret: Boquen-go utopia

Joan den abuztuko lehen asteko arratsalde beroetan, Champigny-sur-Veude, ekilore-sail eta artasoro zabalez inguratutako herriska frantses lasaian, ezki baten itzalean, Béatrice Lebel-Goascozen doktore-tesia irakurri nuen, gogo biziz eta nahigabez aldi berean: Boquen entre utopie et révolution 1965-1976 (Boquen utopiaren eta iraultzaren artean) (Presses Universitaires Rennes, 2015). Kontaketa zirraragarria, Bernard Besret protagonista duena. Aspaldi utzi zion albiste […]

Oroitzapenak, pausoak, gorrotoa

Badira itzaltzen ez diren argiak, ezabatzen ez diren oroitzapenak, galtzen ez diren esperantzak, eta ahazten ez diren pertsonak eta gertaerak. Pentsa dezagun beti Bizitzan ez dutela hainbeste axola emandako pausoek, ezta ematen ari garen pausoek ere, uzten ditugun aztarnek baizik. “Norbait gorroto dugunean, guk geure barrenean daramagun zerbait da haren irudian edo oroitzapenean gorroto duguna” […]

Esandakoari eusten diot

Esandakoari eusten diot: justizia, legeak lege eta ohiturak ohitura, diruak diru eta limosnak limosna. Apaltasuna, benetakoa nadin. Askatasuna, gizakia nadin. Eta pobretasuna, aske izateko. Kristau fedea, gauez ibiltzeko, eta, batez ere, egunez ibiltzeko. Eta orotan, neba-arrebok, esandakoari eusten diot: esperantzari! (Pedro Casaldáliga, lurrik gabeko pobreen poeta, profeta eta gotzaina Brasilen)

Begiradaren zoriontasunak

Zoriontsuak beren begirada presarik gabe pausatzen dutenak, aurrez aurre begiratzen dutenak, besteen begirada saihesten ez dutenak. Zoriontsuak beren begiradarik arretatsuena gauzarik arruntenetan eta itxuraz kaskarrenetan jartzen dutenak. Zoriontsuak hurbileneko, eguneroko arazoek horizontera begiratzea eragozten ez dietenak. Zoriontsuak urteen joanak begietako amaraunak kendu eta begirada garden bihurtzen dietenak. Zoriontsuak, haratago begiratuz, egoera bakoitzaren kausak eta ondorioak […]

ITXAROPENA GALDU GABE BORROKAN

Ahotsa falta bazaigu, ezin badugu nahi duguna esan, ezin badugu kexuen mina garrasi egin, harekin batera nahi dut gaur egon: ITXAROPENAREKIN. Egia eta justizia falta bazaizkigu, haren alde borrokatzeko adorerik ez badugu, gure borrokak lehorrean badira, harekin batera nahi dut gaur egon: ITXAROPENAREKIN. Gure bidean argi gutxi bada, dakarkigun gogora gau izartsua. Gure itzalak lur-zatitxo […]

Arcadi Oliveres, kontzientzia-astintzaile nekaezina. In memoriam

Apirilaren 7an, Hans Küng teologoaren biharamunean, hil zen Arcadi Oliveres, 76 urte zituela, pankreako minbiziak jota. Ekonomia-irakasle Fakultatean, baina kaleko ekintzaile batez ere, bidegabekerien aurkako ariete, enpresa oligopolistiko handien eta horien zuzendarien aurkako borrokalari. Mugimendu sozialen aldeago alderdi politikoen alde baino. Bere programa: antikapitalismoa, desobedientzia zibila, indarkeriari betoa. Bere leloa, munduak ez duela hobera egiten […]

Txorien konfidentziak

Iratzargailu leial eta kantatzen ez duguna adierazten diguten hainbat solasaldiren oihartzun: amodio isilduak, proposamen liluragarriak, adiskidetze lotsagarriak, maitasun gartsua, isilagoko borrokak etsitzeko zorian. (Toño Martínez. Gaur goizean balkoian txori bat entzunda)

Ez etsi

Ez etsi.  Gauak amaierarik ez duela iruditzen bazaizu ere, besarkadarik gabeko garai honek gainezka egiten badizu ere, arnasa erraietan izozten bazaizu ere, udaberria loratzen ikusten ez baduzu ere. Halere, iluntasun sakonenaren ondoren beti urratzen baita egunsenti berria, betikotasuna garden ageri baita une bakar honetan, begirada sutsuak urtzen baitu arimaren izotza, almendrondoek isuriko baitute bere garaian […]