Jürgen Moltmann-en (1926-2024) oroimen eskertuan
Esker oneko omenaldi apala eskaini nahi diot ekainaren 3an hil zen Jürgen Moltmanni. 80ko hamarkadaren amaieratik, nire bidea eta hausnarketa pertsonala gehien bultzatu duten teologoetako bat da. Ohoratzen dut haren teologia, munduko zauri, arrisku eta dramek gidatua, historiako biktimen aldeko konpromisoak, dei politikoak, askapen-sugarrak osoki orientatua. Ohoratzen dut itxaropen erne eta aktiboari, itxaropen inspiratu, erresistente, […]