Posts

TXIKIAGOTUZ HAZI. Zahartzaro kontzeptuaren ibilbide historikoa (IV, amaiera)

* EHUko Udako Ikastaroetan (2026) emandako hitzaldia: “Crecer decreciendo. Recorrido histórico del concepto de vejez” (jarraipena eta amaiera) 8. Bibliako juduen eta kristauen tradizioa Biblia judu-kristaua mundu zabala da; denetik dago bertan. Zahartzaroari dagokionez, Jainkoaren bedeinkapen gisa ospatzen dute testu batzuek; haren kargak eta bizitzaren laburra deitoratzen dituzte beste batzuek. Tanajeko –tradizio kristauan “Testamentu Zaharra” […]

TXIKIAGOTUZ HAZI. Zahartzaro kontzeptuaren ibilbide historikoa (III)

* EHUko Udako Ikastaroetan (2026) emandako hitzaldia: “Crecer decreciendo. Recorrido histórico del concepto de vejez” (jarraipena) 7. Filosofia eta literatura garaikidea a) Arthur Schopenhauer (1788-1860) Arthur Schopenhauer XIX. mendeko filosoforik gorenetakoa, eta mendebaldeko filosofia garaikidean garrantzitsuenetakoa. Bere azken obrak, amaitu gabe geratu eta hil ondoren argitaratua, El arte de envejecer izenburua darama gaztelaniaz; jatorrizko izenburua, […]

Zer izango da nire ni indibiduala hiltzen naizenean?

Denis Guénoun-ek egindako galdera bati erantzunez idatzi dut testu hau. Denis Guénoun Oranen (Aljeria) jaio zen 1946an, familia judu agnostiko batean; Paris-Sorbonne unibertsitateko irakasle emeritua da, filosofian eta berriki teologian doktorea, idazle oparoa, aktorea eta antzerki-zuzendaria (https://denisguenoun.org). Oraindik orain Foyer de l’Âme tenpluko –Frantziako Protestante Liberalen parrokiako– komunitatearekin Parisen izan nuen topaketan, “ni indibidualaren estatusari, […]

Joxe Azurmendi: esan eta izan

Aspaldidaniko miresmen isila eta esker ona aitortzera natorkik, Joxe lagun. Ezohiko dohainen jabe izan haugu, pentsalari zorrotz, hizlari distirant, idazle jori. Gogoetaren akuilari, ekintzaren inspiratzaile, hezur-mamizko eta kontraesanezko gizakiaren lagun samur, bizi-pilpirazko eta erakunde itogarrizko gizartearen eragile arnastun. Beti adi, bila, bidaiari. Beti prest eta hurbil. Bejondeiala eta eskerrik asko, Joxe, utzi diguan ondare oparo […]

Rafa Redondori (1941-2025). Argiaren sutan

Rafa Redondori (1941-2025) Argiaren sutan “Esku-ahurrak haizetara zabalik” joan zatzaizkigu, “Izateak, nire egiazko etxeak, arnasten duen airea beste heldulekurik gabe”. Lagun arretatsu izan zaitugu, Isiltasunaren lekuko inspiratu, “gure barneneko arnasa, taupada eta aldarri den Lekukoaren” Presentziaren ahots dardarkari. Bete duzu zure aspirazio osoa, izaki guztien, fotoiaren, suaren eta airearen, harriaren eta uraren, tomatearen, zozoaren, bonoboaren […]

XABIER LETE: hamasei gutun lekuko

Gaurko egunez, abenduak 4 –hamalau urte jada–, joan zen, autobusa hartuta, Biziaren betean Lourdesekin jaiotzera. Lagun gaitzazue bidean garenok.   Altxor preziatu bat neukan, kontu eta estimu handiz gordea: Xabier Letek bere azken urteetan (2004tik 2009ra bitartean) idatzi zizkidan 16 gutun. Eta hura joan eta hamar urtera, denak guztien esku jartzera deliberatu naiz, izan zen […]

Joan Mari Irigoien. In memoriam

Agur, Joan Mari, lagun maite. Agur eta omen, Altzako seme, bihoztun haltz, zuhaitzen maitale. Zuhaitz tantaia izan haiz hi heu ere, erroak lurrean sakon eta adarrak zerurantz zabal. Agur eta omen hiri. Minez bildu gaituk, ez halere samindurik. Izan haizen eta maite genuen forma galdu dugun honetan, In principium hire poema zetorkidak gogora: “Begiak dakusa, […]

Jesusen Pazkoa eta Pazko unibertsala

Pazkoa dugu berriro. Jesus profeta gurutziltzatuaren, kristauontzat gurutziltzatu guztien itxaropenaren irudi paregabea denaren Pazkoa. Udaberriko lehen ilargi beteko Pazkoa da, hainbat eta hainbat kulturak milaka urtez gure aro kristaua baino lehenagotik ospatu izan dutena: txinatarrek, indiarrek, sumertarrek, babiloniarrek eta hebrearrek, eta erdialdeko Amerikako maia-herriek, zeinek, beren lurrari horrela deitu baino milaka urte lehenago jada, ilargiaren […]

Zer izango naiz hil ondoren?

Ez zaigu gustatzen heriotzaz hitz egitea, gure eguneroko bizitzaren parte delarik, izan. Ez zaigu gustatzen heriotzari buruz hitz egitea, baina – edo, agian, zeren – heriotzak min ematen digu oraindik. Eta besteren heriotzak ematen digu minik handiena, uzten dituen bakardade abailduarekin eta hutsunearen tristurarekin, geratzen diren oroitzapen mingarriekin eta dolu itxi gabeekin, eta gertukoenen artean […]

Hostoa eta zuhaitza

Ageriko presentzia galdu zaigun guztien oroimenezko parabola Udazken-arratsalde batez parkean nengoen, bihotz-itxurako hostotxo polit bati begira liluraturik. Kolore gorrixka zuen eta adarretik zintzilik bezala zegoen, erortzear zirudiela. Denbora asko eman nuen berarekin eta galdera asko egin nizkion. Hostoa zuhaitzaren ama zela jakin nuen. Zuhaitza ama dela pentsatzen dugu normalean, eta hostoak kumeak, baina, hostoari begira, […]