Posts

Jacques Gaillot, baztertuen gotzainaren oroipenetan

Atzo, apirilak 12, 88 urte zituela, hil zen Jacques Gaillot, 1982tik 1995era Évreuxe-ko (Frantzia) gotzaina, gizon baketsu eta kementsua, baztertutako guztientzako justizia zale sutsua, Jesusen Berri Onaren, senidetasunezko munduaren, gizatasunezko Elizaren profeta. Soldadutzaren aurkako kontzientzia-eragozpena babestu zuen; apartheida, armen salmenta eta kolonialismo-mota guztiak salatu zituen; ekintza bakezaleak eta antimilitarrak bultzatu zituen; Irakaskuntza Laikoaren alde egin […]

Onena hautatu nahi dut

Gure bizitza, beti pertsonala eta kolektiboa, biak bereizi ezinik, konta ezin ahala hauturen historia konplexua da –berau ere pertsonala eta kolektiboa, bereizi ezinik–. Hautu edo erabaki pertsonal bakoitza berdinik gabea da, beste ezertara erreduzi ezina eta aurreikus ezina, baina kosmosa osatzen duten izaki eta harreman guztien kate infinituak baldintzaturiko emaitza da aldi berean. Edozertaz esan […]

Gogoan zaitugu, José Ellacuría

Duela urtebete igaro zen José Ellacuría bizitza honetatik (1928-2020) formarik gabeko Bizira. Gehien maite dutenekin bat eginik, hura oroimenera, gogora, bizira ekarriz ospatzen dut egun hau. Gaur goizeko lehen orduan, hurbilen egon zen pertsonaren mezu elektroniko hau jaso dut: “Elkarrekin bide berriak aurkituz joan ginen, gure fedea sakonago, helduago, benetakoago eta pluralago bizitzeko, Ekialdeko eta […]

Frantzisko aita santua eta M-15a

M-15 (maiatzak 15), duela 10 urte baino egun arrazoi gehiago dituen suminduen mugimenduaren hamargarren urteurrena dela eta, bi galderari erantzuteko eskatu didate: 1) Sumindutzat jo al daiteke Frantzisko aita santua? 2) Frantziskoren sinodotasuna bat al dator M-15arekin, plazen garaitzat hartzen denarekin? Hiru puntutan erantzungo ditut bi galderok. Frantzisko aita santua suminduekin dago. Nahiz eta, tunika […]