Posts

Lau sinodo eta gero, klerikalismoa osorik

Ezin dut esan sinodalitateari buruzko sinodoaren azken Dokumentuak dezepzionatu nauenik, espektatibak direnean bakarrik izaten baita dezepzioa. Baina, benetan diot, pena ematen didate “Oraingoan bai horratik, Jainko bedeinkatua!”, ziotsaten hainbat eta hainbat gizon-emakumek (emakumeek batez ere). Bai, bedeinkatua Bizia, bihotz-barrenaren onenean biziarazten duen Arnasa, espektatibak espektatiba. Oraingoan ere, ordea, ez da gertatu. Klerikoen eta laikoen artean […]

Aita sinodalei

Errespetu eta askatasun osoz hitz egiten dizuet. Eta zerbait zorrotzegi esaten badut, barka iezadazue, arren. Neure buruari galdetu diot ez ote nuen hobe “Aita eta ama sinodalei” zuzentzea, baina iruditu zait jarritako goiburuak, dagoen bezala, hobeto islatzen duela zuen Areto sinodala, aitaz betea ageri baitzait osoki. Eta ez hor emakumeak ere bazaretela ikusten ez dudalako, […]

Sinodoa irtenbiderik gabeko kalezuloan

Ez nuen espero Frantzisko aita santuaren pontifikatuko laugarren sinodo honek ere, lehen hirurek bezala, urrats erabakigarririk emango zuenik Eliza Katoliko Erromatarraren erreforma instituzional utziezin eta urgenterantz bidean. Orain arte ikusitakoak ikusita, ezin nuen pentsatu erreforma horren ezinbesteko baldintza bete zezakeenik: oinarrizko oztopo estrukturala ezabatzea, eredu klerikal hierarkiko, alegia. Argitaratu berri den Instrumentum Laboris delakoak nire […]

2024an klaratarrak eskumikatu?

Beloradoko ahizpa klaratarren inguruan azken hilabeteetan gertatu dena istorio irrigarria bezain mingarria iruditzen zait. Mingarria ahizpa klaratarrena. Irrigarria beste protagonista guztiena, edonondik begiratuta ere. Gotzain “zismatikoaren” figura, bere abade sotanaduna lagun, pintoreskoa iruditzen zait beste ezer baino gehiago, eta oso iluna izaten ari diren papera nahiz daukaten helburua. Afera honetan nahastu den aita santu baten […]

Asisko anaiak Erromako anaiari

Ez nuen inoiz inportantea izatera iritsi nahi izan, txikienen eta ahaztu guztien anaiarik txikiena baizik. Baina, gorabehera historikoak medio, bizitza hilkor honetatik biziaren betera igaro nintzen egun hau egun seinalatu bihurtu zen amets ebanjelikoak zituzten anai-arreba askorentzat. Iragaitea –”biluzik lur biluzian” burutu nahi izan nuena– gaurko egunez gertatu zen, 1226ko urriaren 3an, duela ia 800 […]

Udaberria oraindik iristeko

Frantzisko aita santuaren 10 urteko balantzea 2013ko azaroan, aukeratu eta 8 hilabetera, Frantzisko aita santuak bere dokumentu handietako lehena argitaratu zuen, berak idatzitako edo sinatutako testurik onena niretzat: Evangelii Gaudium Exortazio Apostolikoa. Pregoi programatikoa bezala izan zen. Udaberriko pregoia bezala. Lukasen kontakizun ebanjelikoak, Nazareteko sinagogan, bere misio profetikoaren inaugurazio-eszenan hartan, Jesusen ahotan jartzen dituen hitz […]

Marko Rupnik eta Faus-en gutuna

José Ignacio González Faus teologo jesuitak Marko Rupnik anaia jesuitari berriki idatzitako gutunak barru-barruan desengainatu nau. Jakina denez, Rupnik, artista ezagun eta gidari espirituala, sexu-erasoengatik kanonikoki auzipetua eta kondenatua izan da. Hasteko, hiztegiari dagokion ohar bat edo beste. “Sexu-erasoak” esan dut, ez “abusuak”, kasu honi buruzko dokumentu eta eliz adierazpen guztietan irakur daitekeen bezala. González […]

APEZPIKU BAT MAITEMINDU ETA DIMISIOA EMAN: NON DA ARAZOA?

Gogaiturik nauka Solsonako (Katalunia) apezpiku dagoeneko emerituari buruz zabaltzen jarraitzen duen zirku mediatikoak. Nazka ematen didate morboak, atseginezko zirikak, isekak, asmo txarreko edo, gutxienez, bidegabeko eraso pertsonalek. Eta horrek guztiak agerian uzten duen irizpide humano eta teologikoen deformazio larriak. Xavier Novellek –gustuko zait izen propio soilari “Don” eta “Monsinore” gehitu behar ez izatea– dimisioa eman […]

Saint Merry seinale

Les Halles de Beaubourg-en, Pariseko Hornidura-Azoka izandakoan –XX. mendeko 70eko hamarkadan erabat eraldatua eta Paris garaikidearen bihotz komertzial, kultural eta artistiko bihurtua–, bada altxor berezi bat: Saint Merry, XVI. mendeko eliza gotiko ederra, estilo flamigerokoa, “Notre-Dame txikia” deitua izan dena. Arkitekturaren, eskulturaren, pinturaren eta beirateen museo bikaina, turistek nahitaez bisitatu beharreko monumentua. Eta kultu katolikoko […]

Adio, Aitor

Min dut bihotzean. Min dut aurreko igande hartan, Arroa Beheko gure elizatxoan, besarkada bat zuri eman ez izana. Bi igandetik behin etortzen zinen Azpeititik, Jesusen oroitzapena gurekin ospatzera. Gurekin familia txiki bat osatuz, ebanjelioa entzutera, otoitz egitera, elkarrekin abestera. Ez genituen zuregandik hitz potolo edo distiratsuak espero, konpainia baizik. Eta konpainia egitera etortzen zintzaizkigun, baina […]