Posts

Koronabirusaren Lezioak

Inork igarri gabe iritsi zaigu, gure ziurtasun guztiak hankaz gora jarriz. Eta orain? Argi dago: elkarri eskua eman eta ziurgabetasunean aurrera egiten ikasi. Gizadia inoiz izan den ahaltsuena izatera iritsia denean, mikroskopioan ere ikusten ez den birus nimiño batek erakutsi digu zeinen ahul garen. Ahaltsuago eta etsaiago, etsaiago eta ahulago. Apalago eta elkartuago, elkartuago eta […]

Immatrikulazioak

“Diruak ez du eragin onik Jainkoari buruzkoetan”, idatzi zuen Tertuliano, III. mendeko Eliz irakasle handiak, kristautasuna erromatar inperioko erlijio ofizial izatera iritsi gabe zegoenean et kristau izatea zigortua zenean. Zer esango ote luke gaur, nagusitasunaren ondasun eta pribilegioei kosta ahala kosta eutsi nahi dien Elizaz? Gatozen hainbat hizpide ematen ari diren immatrikulazioetara. Jakina denez, Franko […]

Agur, Jaiotza!

Jaiotza jarria dugu etxean, udazken-kolorezko zuhaitz-hostoen argiz inguratua. Jesus haurtxoa aitaren besoetan, musua musuan, eta Maria Joseren lepora burua eztiki makurtuz. Samurtasuna dario. Gabon-Jaiotzari begira, gizakion bizitzak, bizidun guztien elkarteak, unibertso osoak eder eta on dirudi. Merezi du bizitzea. Agur zuri, Jaiotza! Zergatik jaiotzen da, bada, gero eta haur gutxiago gurean? Emakume bakoitzeko 2,31 haur […]

Hil-kanpaiak

Hil-kanpaiek jo dute Aizarnan, udazkeneko eguerdi isila emeki urratuz. Bost kanpai-hots hiru bider, hamabiak eta geroxeago, Irureko Luisaren bakezko eta kemenezko oroitzapena ibarrean zabalduz. Santa Engrazin gora joan da brontzezko uhinen durundia, ortziaren infiniturantz, den guztiaren durundiarekin bat eginez. Nora joan da, ordea, Luisaren bizia? Ezerez bihurtu ote da? Ezerezetik ezer sortzen ez denez, ezin […]

Emakumeak txapelketan?

“Euskal” txapelak desagertzen ari dira euskaldun gizonezkoen buruetan ere, baina ez hizkuntzan, eta are gutxiago gure harremanen eta ametsen mundu sinbolikoan, zeinean txapela garaipenaren ikur preziatua baita. Lehiaketari txapelketa deitzen diogu, eta irabazleari, gizonezko nahiz emakume, pilotari, bertsolari nahiz dantzari, txapel handia ezartzen zaio, txorten eta guzti. Irabazlea txapeldun. Zergatik jarri, ordea, emakume garaileari buruan […]

Bidegurutzean

Konta ezin ahala bidegurutzek osatzen dute gure bizitza, gu baino lehen hasi zen eta gurekin amaituko ez den bidean aurrera. Urrats bakoitzeko banatzen zaigu oinen pean bidea. Bikoizten, hirukoizten, auskalo zenbakoizten. Eta nahitaez bat aukeratu behar mugarik gabeko bide-sarean, unibertsoa bera bezain mugagabe. Ez dugu inoiz jakingo hautatu duguna zergatik hautatu dugun zehazki, baina horrek […]

San Oskar Romero

Martxoaren 24an, San Oskar Romeroren jaia ospatu genuen. Lehendabiziko aldiz kanonikoki, joan zen urriaren 14an kanonizatu baitzuen aita santuak. Zertarako ziren, ordea, kanonak eta kanonizazioak, prozesuko gastuak eta hil eta gero egin omen zuen mirariaren ziurtagiria! Romeroren bizitza izan zen egiazko miraria eta herriak kanonizatu zuen, bere gurutze-biderako bidaide, eredu eta ipar aitortuz. Salvadortar herria […]

Azkarregi

Dena azeleratzen ari da, eta benetan diot: beldur naiz. Ehiztarien eta fruitu-biltzaileen bizierak hirurehun mila urte iraun zuen, ezer askorik aldatu gabe, Homo Sapiens gure giza espeziea sortu zenetik lurra lantzen, haziak ereiten eta abereak hezten hasi ziren arte. Nekazalgoak eta abeltzaintzak, ostera, hamabi mila urte iraun zuen, industria sortu zen arte. Industria-aroak, berriz, 250 […]

Errutik erantzukizunera

Abenduaren 8an, Maria Sortzez Garbiaren Jaia ospatzen du Eliza katolikoak. Kontzepzio, “Kontzeziyo”. Nik ere bai. Zorionak Kontxi, Sorkunde eta Garbiñe guztiei. Sortzez Garbiaren dogma, ordea, guztiz ulertezin bilakatu zaigu, “jatorrizko bekatua” deritzan dogma bezalaxe. Alegia: Adam eta Eva izeneko bikote batengandik gatozela denok, haiek Jainkoaren agindua –“Ez jan Ongiaren eta Gaizkiaren zuhaitzeko fruiturik”– urratu zutela […]

Asisko anaia txikia

Urriaren 4an Asisko San Frantziskoren eguna da. Ez dakit izenak ezer esaten ote dizun. Niri asko. Izan zen eta erakutsi zuen guztia hitz batean biltzen da: anaia. Jakina, hitz hau ere motz geratzen zaigu euskaraz (eta are motzago beste hizkuntzetan), gizonezkoa bakarrik adierazten baitu. Lau hitzez adierazten ditu euskarak senide arteko harremanak, batean agortu ezinik: […]