Posts

Isil eta gartsu

Unibertsoko izarrik urrutikoenean, belar-kimurik ahulenean, irribarrean, musuan eta besarkadan, bihotzaren hondoenean eta gailurrik gorenean, maitasuna bizi da isil eta gartsu. (Miguel Ángel Mesa Bouzas) *** Ez utzi ihes egiten zure barruan bizi den bizi-hatsari: zeure baitaren hondoenean murgiltzera gonbidatzen zaitu leunki, bakea irits dezazun arte. (Miguel Ángel Mesa Bouzas) *** Atsekabeak atsekabe, absentziak absentzia, zauriak […]

Zaude “Horretan”

“Hor, zure arteriarik sakonenaren taupadetan taupadaka ari den, zure iritzia eta hitzak baino lehenagokoa den ‘Horretan’ sostengatzera, egotera gonbidatzen zaitut: mintzaira eta hizkuntza ororen atzean dagoen hatsean. Belarria makurtu eta argiaren kantua entzuteko prest egotera, eta egiazko adimenaren arnasa arnasten duenari, haren egiazko iturburu –zuzien antzeko– direnen xuxurla horri adi egotera gonbidatzen zaitut, nola kantuan […]