Posts

Pazkoaren ostean

Pazkoaren ostean zutik dirau itxaropenak; ez du etsitzen ontasunak desagertzera, txingarretan da; itxuraz ezdeusa garrantzitsuen bilakatzen da; arbuiagarriak eta apalak utopia librea askatzen du jarrai dezan aurrera. Pazko-suaren ondoren, pizturik eta prest geldi bedi brasa, sakon arnasten jarrai dezan inguruan. Naturalaren dastamena berbizi dadin eta gogorra hautsi samurrarekin. Pazko zoriontsua! (Toño Martínez)

Palestinarra naiz, eta badut ametsa

Herri kolonizatu, zapaldu, lapurtu, isilean hilaren duintasuna naiz, eta badut ametsa. Lur lapurtu, urratu eta hurrupatua naiz, eta badut ametsa. Erresistentziaren eta argitasunaren ahotsa naiz, eta badut ametsa. Palestinaren memoria eta hitz biziak naiz, eta badut ametsa. Herri okupatu baten eskubide besterenezinak naiz, eta badut ametsa. Herri duin eta tentea naiz, eta badut ametsa. Lurraren […]

GAZAREN HERIOTZA (ETA BERPIZTEA?)

Haur bat hiltzen da 15 minuturo 1.000 haur baino gehiago hil dira 11 egunetan Gazako Zerrendan aire-erasoen ondorioz, hau da, 15 minutuan bat (Save the Children, 2023ko urriaren 17a). Gaza, funtsean, zimenduetaraino bonbardatzen ari diren haur-zaindegi harresitua da (Avaaz, 2023ko urriaren 18a).   Olibondoak hazten dira oraindik Gazan Gertakari mingarriak, krimenak behin eta berriz, etenik […]

Posiblea eta inposiblea

“Hori da dagoena”, diogu, ez dakigularik garbi zer berresten dugun: ala argitasun errealista ala utzikeria etsia. Hori da dagoena, eta ez da posible besterik. Halaxe dira gauzak, eta ez zait posible zutitzea, itxaropen izatea, arnasa hartzea, konfiantza neureganatzea, ezer kreatzea: bestelako izatea eta izanaraztea. Zer da, ordea, posible, zer da inposible? Jose Angel Valenterentzat (1929-2000), […]

Bakerako bidea ezagutuko bagenu…

Israelgo profetek noizbaiterako iragarria zuten bakea: garai mesianikoetarako, Daviden ondorengo errege Mesias, “Bakearen Printzea” (Is 9,5), iritsiko zenerako. Orduan “ezpatak golde bihurtuko dituzte, eta lantzak igitai. Ez da naziorik nazioren aurka altxatuko, ez dira gudurako prestatuko. Ea, bada, Jakoben herri, ibil gaitezen Jaunaren argitan” (Is 2,4-5). Orduan “otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko dira, lehoinabarra eta […]

Isaiasen profezia (2. kap., 1-5)

Hona hemen Isaias, Amotzen semeak Juda eta Jerusalemi buruz izan zuen ikuspena: Azken egunetan, Jaunaren etxea dagoeneko mendia sendo ezarria izango da beste mendien gain, mendixka guztien gain. Eta hara joko dute nazio guztiek. Herri asko joango dira hara, esanez: «Zatozte, igo gaitezen Jaunaren mendira, Jakoben Jainkoaren etxera; bere bideak erakutsiko dizkigu, eta haren bidexketan […]

ITXAROPENA GALDU GABE BORROKAN

Ahotsa falta bazaigu, ezin badugu nahi duguna esan, ezin badugu kexuen mina garrasi egin, harekin batera nahi dut gaur egon: ITXAROPENAREKIN. Egia eta justizia falta bazaizkigu, haren alde borrokatzeko adorerik ez badugu, gure borrokak lehorrean badira, harekin batera nahi dut gaur egon: ITXAROPENAREKIN. Gure bidean argi gutxi bada, dakarkigun gogora gau izartsua. Gure itzalak lur-zatitxo […]