Jainko teistarengan sinetsi gabe otoitz
Theismo hitza anbiguoa da, jatorri duen theos (“jainkoa” grekoz) bezain anbiguoa da, baina gaur eguneko erabilera orokorrean izaki metafisiko goren, sortzaile ahalguztidun eta mundutik kanpoko, nahi duenean nahi duen bezala munduan esku hartzen duen “jaun goiko” batenganako sinesmena adierazten du. Gure gizartearen gehiengo gero eta handiagoak jada sinetsi ezin duen eta otoitzik egin ezin dion […]