Posts

Lau sinodo eta gero, klerikalismoa osorik

Ezin dut esan sinodalitateari buruzko sinodoaren azken Dokumentuak dezepzionatu nauenik, espektatibak direnean bakarrik izaten baita dezepzioa. Baina, benetan diot, pena ematen didate “Oraingoan bai horratik, Jainko bedeinkatua!”, ziotsaten hainbat eta hainbat gizon-emakumek (emakumeek batez ere). Bai, bedeinkatua Bizia, bihotz-barrenaren onenean biziarazten duen Arnasa, espektatibak espektatiba. Oraingoan ere, ordea, ez da gertatu. Klerikoen eta laikoen artean […]

Aita sinodalei

Errespetu eta askatasun osoz hitz egiten dizuet. Eta zerbait zorrotzegi esaten badut, barka iezadazue, arren. Neure buruari galdetu diot ez ote nuen hobe “Aita eta ama sinodalei” zuzentzea, baina iruditu zait jarritako goiburuak, dagoen bezala, hobeto islatzen duela zuen Areto sinodala, aitaz betea ageri baitzait osoki. Eta ez hor emakumeak ere bazaretela ikusten ez dudalako, […]

Sinodoa irtenbiderik gabeko kalezuloan

Ez nuen espero Frantzisko aita santuaren pontifikatuko laugarren sinodo honek ere, lehen hirurek bezala, urrats erabakigarririk emango zuenik Eliza Katoliko Erromatarraren erreforma instituzional utziezin eta urgenterantz bidean. Orain arte ikusitakoak ikusita, ezin nuen pentsatu erreforma horren ezinbesteko baldintza bete zezakeenik: oinarrizko oztopo estrukturala ezabatzea, eredu klerikal hierarkiko, alegia. Argitaratu berri den Instrumentum Laboris delakoak nire […]

Sinodo birakaritik Omella monsinorearen adierazpenetara

Eliz erakunde katolikoaren baitan eraberritzearen udaberri-zeinuak sumatzen zituztenentzat negu-giro gordineko egunak dira. Ez ahal dute halere itxaropena, arnasa galduko! Urriaren 28an, larunbata, Eliza Katolikoaren “Sinodalitateari buruzko Sinodoa”k – aitasantutza honetako 10 urteetan antolatu den laugarrenak– lehen fasearen laburpena argitaratu zuen. Bi urte luzez gogoeta librea egin eta gero, bost kontinenteetatik hainbat proposamen berritzaile garrantzitsu bildu […]

Udaberria oraindik iristeko

Frantzisko aita santuaren 10 urteko balantzea 2013ko azaroan, aukeratu eta 8 hilabetera, Frantzisko aita santuak bere dokumentu handietako lehena argitaratu zuen, berak idatzitako edo sinatutako testurik onena niretzat: Evangelii Gaudium Exortazio Apostolikoa. Pregoi programatikoa bezala izan zen. Udaberriko pregoia bezala. Lukasen kontakizun ebanjelikoak, Nazareteko sinagogan, bere misio profetikoaren inaugurazio-eszenan hartan, Jesusen ahotan jartzen dituen hitz […]

Frantzisko aita santua eta M-15a

M-15 (maiatzak 15), duela 10 urte baino egun arrazoi gehiago dituen suminduen mugimenduaren hamargarren urteurrena dela eta, bi galderari erantzuteko eskatu didate: 1) Sumindutzat jo al daiteke Frantzisko aita santua? 2) Frantziskoren sinodotasuna bat al dator M-15arekin, plazen garaitzat hartzen denarekin? Hiru puntutan erantzungo ditut bi galderok. Frantzisko aita santua suminduekin dago. Nahiz eta, tunika […]