Aspaldiko kredoak zaharkitu diren honetan, hitz eta metafora berrien bila dihardut, Misterioa gogora ekartzeko, Sugarra suspertzeko, hainbat beldur eta itomen planetariotik libratzeko, elkarrekin arnasteko eta bidean jarraitzeko oro darion Argiaren atarirantz.
XABIER LETE: hamasei gutun lekuko
/ Argidunak, Artikuluak, Kolaborazioak, Uncategorized /by José ArregiGaurko egunez, abenduak 4 –hamalau urte jada–, joan zen, autobusa hartuta, Biziaren betean Lourdesekin jaiotzera. Lagun gaitzazue bidean garenok. Altxor preziatu bat neukan, kontu eta estimu handiz gordea: Xabier Letek bere azken urteetan (2004tik 2009ra bitartean) idatzi zizkidan 16 gutun. Eta hura joan eta hamar urtera, denak guztien esku jartzera deliberatu naiz, izan zen […]
Dietrich Bonhoeffer-en fede distiratsua (I)
/ Argibideak, Artikuluak /by José ArregiDietrich Bonhoeffer 1906an jaio zen Breslavian, Alemanian (gaur egun Wroclaw, Polonia). Artzain luterano egin zen eta 1930eko hamarkadan nazismoak Alemanian izan zuen boterearen aurka egin zuen. Hitlerren aurkako atentatuan parte hartu zuelakoan, Berlinen espetxeratu zuten 1943an, baina kanpoko munduarekin harremanak izaten jarraitu ahal izan zuen. Ondoren, Gestapoko espetxe batera eraman zuten, eta, azkenean, kontzentrazio-esparru batean […]
Espiritualtasuna eta transzendentzia. Nola bizi zahartzaroa?
/ Artikuluak, Hitzaldiak /by José ArregiBibliako bi sententziarekin eta sarrera gisako hiru oharrekin irekiko ditut ondorengo hiru hausnarketok. “Eskarmentu handia da zaharren koroa”, dio Ben Sirak jakintsuak K. a. 160 inguruan idatzitako liburua” (Si 25,6). “Erakuts iezaguzu geure egunen kontua eramaten, bihotz jakintsua lor dezagun”, dio 90. salmoak (Sal 90,12). Izenburuaren (“Espiritualidad y transcendencia. ¿Cómo vivir la vejez?”) inguruko hiru […]
Bakera bidean bidari
/ Artikuluak /by José ArregiPau, paz, peace, paix, pace. Frieden. Salam, shalom. Shanti. Heping, heiwa. Mire, mir. BAKEA. Zeinen eder eta anitza den bakearen izendegia! Eta izena esanda badakigu izana zer duen. Baina zerbait esaten hasi orduko –funtsezko gauza guztiekin gertatzen zaigu–, dakiguna galdera eta galdegai bilakatzen zaigu, bakea bera galtzeraino. “Zer da denbora? Inork galdetzen ez badit, badakit. […]
XABIER LETE gogoratuz
/ Argidunak, Artikuluak /by José Arregi(HEMEN aldizkarian 2004an egindako elkarrizketa) Xabier Lete. Izenak esaten du.Oiartzunen jaio zen, duela 61 urte. Bizi izan da, bizi izan du. Gozatu eta sufritu. Eta badu zer esanik. Sakon eta garden hustu digu barrena.Eskerrik asko, Xabier! JOXE ARREGI.- “Erlijio-gogoetako” aldizkarian Xabier Leterekin elkarrizketa. Zer irizten diozu? Horrelakorik ez zizuten inoiz eskatuko. XABIER LETE.- Erlijio-gogoetaz diharduen […]
KORONABIRUSA DELA ETA, BIBLIA BERRIRAKURRI
/0 Comments/ Artikuluak /by José ArregiHain zorabiaturik eta kezkati gauzkan –bada zeren– pandemia larri honetan, Bibliak eskain ote diezaguke argibiderik, lasaibiderik, norabiderik? Inguratzen gaituen ziurgabetasunean argibiderik, larritzen gaituen hondamendian lasaibiderik, mehatxatzen gaituen arriskuan irtenbiderik? Bai, noski, eskain diezaguke. Eta gehituko dut: antzinako eta gaurko idazki inspiratu edo “espiritual” guztiek bezala, erlijioso izan nahiz laiko. Umetan txongilarekin uretara joaten ginen iturri […]
BIZI EZIN ETA BIZIA EMAN
/0 Comments/ Artikuluak /by José ArregiSuizidioaz zenbait gogoeta teologiko Begirunerik handienaz idazten ditut ondoko lerroak, bizi ezinik hiltzea aukeratu duenarekiko begirunez, hark maite zituen eta hura maite duten guztiekiko begirunez, hurkotasun isil eta samurrez. Biziaz beste egiterainoko minez joan denaren oroitzapen hunkituan idazten dut, haien hutsuneak bizi osorako hain hutsik eta zauriturik utzi dituenen minarekin bat. Galderak burrustan datoz hitzera, […]
JESUS, BAKARRIK ETA GUZTI(AR)EKIN BAT
/0 Comments/ Artikuluak /by José ArregiJesusengan jartzen ditugu begiak zer garen ikusteko eta nola bizi ikasteko. Kristauez ari naiz, baina kristauen artean ere bakoitzak du bere begirada, behartu ezina, bihurritu ezina. Izatekotan ere, norberaren ikuspegia azaldu, inori argigarri gertatu ahal balekio ere. Hona, bada, nire begirada eta ikuspegia, ezinbestean aldakor eta partziala. Askatasun handiz begiratzen diot Jesusi, dogmari eta historikotasunari […]
ZAPATUA, URTE SABATIKOA, JUBILEUA
/0 Comments/ Artikuluak /by José ArregiAtsedenaren teologiarako printza biblikoak Lehiatu beharrak hazi beharra dakar, baina hazi beharraren hazi beharrez arnasestuka bizi gara, lehiaketa globalizatuan murgildurik, nor baino nor, denok denon etsai, denon itomenerako. Hau erokeria! Denon artean atseden konpartituan oinarrituriko zibilizazio berria eraiki ala planetaren bizi-arnasa ito: aukeratu beharrean gaude. Atsedenaz ariko naiz hemen, baina atsedenaz mintzatzeak lanaz mintzatzera behartuko […]
ESPIRITUALTASUNAREN GARAIA, ERLIJIOEZ HARAGO
/0 Comments/ Artikuluak /by José Arregi1. Erlijioan sinetsi ala ez, arnasa behar Erlijioak izan dira milaka urte askotan espiritualtasunaren adierazpide eta euskarri nagusi. Zer diot, ordea, ‘erlijioak’ esatean? Labur esateko: sineskizun, errito eta arauz osaturiko sistema kulturalak. Eta zer diot ‘espiritualtasuna’ esatean? Esanezina da, baina, zerbait esatekotan, diodan hauxe: bizi onaren arnasa eta arnasbidea. Erlijioak izan dira, diot, bizi-arnasaren lehen […]