Posts

Pello Zabala bidaideari

Pello lagun on: har iezadak omenalditxo hau, apala bezain zinezkoa. Eta ezinezkoa nolabait, askok ospatu baititiztek nik ahalko nukeen baino hobeto –bejondeiela guztiei! – hire dohainak eta lorpenak. Neure egiten ditiat pozik ospaketa guztiok. Lerrotxo hauetan, beraz, ez haut omenduko hainbat dohain miresgarriz jantzia hintzelako; ez hitzaren grazia huelako ezpainetan eta luman; ez haizearen, euriaren, […]

‘HORRELA BIZITZEKO’ Arantzazun

Ez dakit Arantzazuko basilika baino eraikin aproposagorik izan ote daitekeen ‘Horrela Bizitzeko’ kontzertua eskaintzeko eta gozatzeko. Baina ausardia behar zen, Eliz belarri arruntei gogorregi gertatzen baitzaizkie oraindik horrelakoak. Ausardia behar zen, eta izan dute fraideek, Asier LI beasaindar musikalariaren obrari, Oteizaren hamalau apostolu ausarten babespean, Txillidaren ateak zabal-zabalik irekitzeko. Bejondeiela Arantzazuko frantziskotarrei! Gizaki zaurituari buruzko […]

Frantziskotar abiturik gabe

Aspalditxoan zebiltzan zurrumurruak hegan, nola Arantzazun enarak, hain arin eta hain libre, biziaren sena dutela gidari bakar eta ziur (eta aizu, zenbat ugaldu diren enarak Arantzazun, eta umeak atera eta atera ari dira oraindik! Jainkoak bedeinkatzen zaituzte!). Zurrumurruak geldiaraztea, ordea, behin aireratuz gero, zailagoa da askoz hegaztien hegaldia geldiaraztea baino. Eta horixe izan da: albisteak […]

Hitzaren eske nator

Duela zazpi hilabete, Gabon bezperan, hitzik gabe gelditu nintzen, Zakariasen antzera. Berriro datorkit gogora aldi baterako mutu gelditu zen Jerusalemgo apaizaren istorioa, Jesusen profeta aitzindari izan zenaren aitaren istorio hura. Jaio zitzaion semea, hain desiratua, eta inork ez zekien zer izen jarri, haurraren ama Isabelek izan ezik, amek beti jakin ohi baitute, jakin, seme-alaba bakoitzaren […]

Jose Mari Kortazar. Erlijio gaia Gandiagaren poesian – Hitzaurrea

Atsegin dut Jose Mari Kortazarren ikerketari sarrera-hitz xume bat jartzea. Ikerketa honen egikeraz eta egituraz aparte, egitasmoa bera nahi nuke batik bat azpimarratu lerro banaka hauetan. Egitasmoa, hots: Gandiagak bere poematan islatu zuen bizi-bidearen, fede-bidearen berri ematea. Ibilbide da bizitza. Ibilbide fedea. Bidaria eta ibiltaria izan zen Gandiagaren fedezko bizia, bizizko fedea. Zalantza ilunezko bide […]