Posts

Bakera bidean bidari

Pau, paz, peace, paix, pace. Frieden. Salam, shalom. Shanti. Heping, heiwa. Mire, mir. BAKEA. Zeinen eder eta anitza den bakearen izendegia! Eta izena esanda badakigu izana zer duen. Baina zerbait esaten hasi orduko –funtsezko gauza guztiekin gertatzen zaigu–, dakiguna galdera eta galdegai bilakatzen zaigu, bakea bera galtzeraino. “Zer da denbora? Inork galdetzen ez badit, badakit. […]

XABIER LETE gogoratuz

(HEMEN aldizkarian 2004an egindako elkarrizketa) Xabier Lete. Izenak esaten du.Oiartzunen jaio zen, duela 61 urte. Bizi izan da, bizi izan du. Gozatu eta sufritu. Eta badu zer esanik. Sakon eta garden hustu digu barrena.Eskerrik asko, Xabier! JOXE ARREGI.- “Erlijio-gogoetako” aldizkarian Xabier Leterekin elkarrizketa. Zer irizten diozu? Horrelakorik ez zizuten inoiz eskatuko. XABIER LETE.- Erlijio-gogoetaz diharduen […]

KORONABIRUSA DELA ETA, BIBLIA BERRIRAKURRI

Hain zorabiaturik eta kezkati gauzkan –bada zeren– pandemia larri honetan, Bibliak eskain ote diezaguke argibiderik, lasaibiderik, norabiderik? Inguratzen gaituen ziurgabetasunean argibiderik, larritzen gaituen hondamendian lasaibiderik, mehatxatzen gaituen arriskuan irtenbiderik? Bai, noski, eskain diezaguke. Eta gehituko dut: antzinako eta gaurko idazki inspiratu edo “espiritual” guztiek bezala, erlijioso izan nahiz laiko. Umetan txongilarekin uretara joaten ginen iturri […]

BIZI EZIN ETA BIZIA EMAN

Suizidioaz zenbait gogoeta teologiko Begirunerik handienaz idazten ditut ondoko lerroak, bizi ezinik hiltzea aukeratu duenarekiko begirunez, hark maite zituen eta hura maite duten guztiekiko begirunez, hurkotasun isil eta samurrez. Biziaz beste egiterainoko minez joan denaren oroitzapen hunkituan idazten dut, haien hutsuneak bizi osorako hain hutsik eta zauriturik utzi dituenen minarekin bat. Galderak burrustan datoz hitzera, […]

JESUS, BAKARRIK ETA GUZTI(AR)EKIN BAT

Jesusengan jartzen ditugu begiak zer garen ikusteko eta nola bizi ikasteko. Kristauez ari naiz, baina kristauen artean ere bakoitzak du bere begirada, behartu ezina, bihurritu ezina. Izatekotan ere, norberaren ikuspegia azaldu, inori argigarri gertatu ahal balekio ere. Hona, bada, nire begirada eta ikuspegia, ezinbestean aldakor eta partziala. Askatasun handiz begiratzen diot Jesusi, dogmari eta historikotasunari […]

ZAPATUA, URTE SABATIKOA, JUBILEUA

Atsedenaren teologiarako printza biblikoak Lehiatu beharrak hazi beharra dakar, baina hazi beharraren hazi beharrez arnasestuka bizi gara, lehiaketa globalizatuan murgildurik, nor baino nor, denok denon etsai, denon itomenerako. Hau erokeria! Denon artean atseden konpartituan oinarrituriko zibilizazio berria eraiki ala planetaren bizi-arnasa ito: aukeratu beharrean gaude. Atsedenaz ariko naiz hemen, baina atsedenaz mintzatzeak lanaz mintzatzera behartuko […]

ESPIRITUALTASUNAREN GARAIA, ERLIJIOEZ HARAGO

1. Erlijioan sinetsi ala ez, arnasa behar Erlijioak izan dira milaka urte askotan espiritualtasunaren adierazpide eta euskarri nagusi. Zer diot, ordea, ‘erlijioak’ esatean? Labur esateko: sineskizun, errito eta arauz osaturiko sistema kulturalak. Eta zer diot ‘espiritualtasuna’ esatean? Esanezina da, baina, zerbait esatekotan, diodan hauxe: bizi onaren arnasa eta arnasbidea. Erlijioak izan dira, diot, bizi-arnasaren lehen […]

ELIZEN ARTEKO BIBLIA, 23 URTE ETA GERO

Ekumenismoz ari garela, aipamen berezia zor diogu ekumenismoaren oztoparri ala oinarri izan daitekeen liburuari, Bibliari, eta bereziki beronen euskal itzulpen ekumenikoari. Hobeto egin zezaketenek ezin zutenez, neuk onartu dut obra gogoangarri honen aurkezpena egiteko mandatua, ni neu ere gogor eta gogotsu aritu bainintzen bertan lanean. Osagai askok egiten dute obra hau berri, eta osagai bereizgarri […]

DESBERDINTASUN HISTORIKOAK ETA KRISTAU EKUMENISMOA

Kristau ekumenismoaz zenbait oinarriko gogoeta eskainiko dut, bilakaera historia ardatz harturik. Ekumenismoaz, hau da, kristauok osatzen dugun, osatu behar genukeen, oikumene edo batasun zabalaz, herri eta izaki guztien batasunera bidean. Eliza deitzen gara, hots, Elkarte. “Eliza” esatea, ordea, “elizak” esatea da, asko baikara ezinbestean. Areago: Eliza bat osatzen dugun eliza bakoitza ere askotarikoa da nahitaez, […]

ELIZA GAURKO GIZARTEAN: PARADIGMA KONFESIONALETIK PARADIGMA LAIKORA

1. Paradigma-aldaketa(k) Askotan esaten nien gurasoei: “Aldaketa handiagoak izan dira 50 urte hauetan aurreko 10 mila urtetan baino”. “Tira, tira…”, esaten zidan aitak. Eta konparazioak jartzen hasten nintzaion. Ni jaio nintzenean (1952), idiekin goldatzen genuen lurra, segaz ebakitzen genuen belarra eta garia, laiak ezagutu nituen eta igitaia erabili. Eguneroko janaria etxean ekoizten zen. Ura iturrian […]