Posts

ERLIJIOA ETA KULTURA

HEMENeko zenbaki honek “Euskal erlijio” delakoa duelarik hizpide, atari gisako bat eskaini nahi lukete ondoko orrialde hauek. “Euskal erlijio delakoa” idatzi dut, esamolde horrek zer adierazten duen ziur ez baneki bezala. Eta ez dakit. Eta nork daki, jakin, “euskal erlijioa”, baldin bada, zer den? Noski, “erlijio eskandinaviarraz” edo “erlijio eslaviarraz” hitz egitea bezain zilegi da […]

JOSE MARIA SETIEN gotzaina mintzo

Euskal Herriko gizartearen, politikaren, Elizaren lekuko aparta izan da 60 urte luzez. Urte nahasiak, asko eta askorentzat gogorrak, denontzat erabakigarriak.Inork espero baino aldaketa sozio-erlijioso sakonagoa gertatu da, “euskaldun fededun” ikurritzetik gaurko eliza hutsetara. Eliz erakundeetatik kanpo espiritualtasun bila abiatu ziren asko eta asko; gizarte laikoan, pluralistan, demokratikoan deseroso aurkitu zen Eliza, leku berriaren bila edo […]

EGIARI BURUZ GOGOETA TEOLOGIKOAK

1. Zer da egia? “Gizakia pentsakor, Jainkoa barrez”. Esaera judu hori komentatuz, Milan Kunderak idazten du: “Baina zergatik egiten du Jainkoak barre, pentsatzen ari den gizakiari begira? Gizakiak pentsatu arren, egiak ihes egiten diolako. Eta zenbat eta gizakiek gehiago pentsatu, hainbat eta gehiago urruntzen delako baten pentsaera bestearenetik. Eta, azken batean, gizakia ez delako pentsatzen […]

MANUEL EGIGUREN gotzaina mintzo

Gotzain-agiriak ez daramatza agerian, baina gizatasuna beteko gotzaina da,  Goiatzeko baserritar-sustraiei inoiz uko egin gabe.             60 hamarkadan, bi gertakari nagusi. Batetik, Hego Amerikako jendearen miseriak begiak ireki zizkion, eta burua, bihotza, fedea aldatu. Bestetik, Kontzilioko Espirituaren aire berria arnastu zuen birikak betean. Pobreenekin eta pobreenentzat izan da gotzain, urte haietako ebanjelio-grinak, mundu berriaren eta […]

ABORTUAREN INGURUAN ZENBAIT GOGOETA

Jakinaren gainean ekiten diot orrialde hauek idazteari: apenas lortuko dudan neure zalantzak agertzea eta beste zenbaitenak ugaltzea baizik. Jakinaren gainean, halaber, arazo zailetan hobe dela zalantza ziurtasuna baino. Arazo zaila da abortua, zailik bada. Mingarria da bizi berria sortu dutenentzat, eta emakumearentzat mingarriena. Inork ez du abortatzen borondatez eta gogoz. Inork ez du abortatzen biziari […]

MIREN JONE AZURZA mintzo

Ez da handia gorputzez, baina handia da. Ez du bere burua hedabideetan asko erakutsi, baina aitzindaria izan da. Xumetasunak egiten du miresgarriago.60-70eko hamarkadetan euskal kulturak ezagutu zuen bihurgunean, aurre-aurrean ageri zaigu Miren Jone Azurza: emakume, kazetari, fededun aurrelari. Zeruko Argia “zeruko” galtzera zihoan garai aberats bezain korapilatsu haietan…Ordukoxe kemena du oraindik, hezur eta mami gero […]

Sufrimendua, hori da dena

Xabier Lete (…). Eskutitz hau idazteak pena eta lotsa besterik ez dit ematen. Zure azkena jaso ondoren, emaitza hobea espero nuen nire aldetik, baina asteak badoaz eta ez naiz kapaz sufrimenduari buruzko lana amaitzeko. Zergatik da hori horrela? Zergatik ilunaldi amaigabe hau? Joan zen maiatzean erietxean ingresatua egon nintzen egun batzuk, eta handik irten nintzen […]

JESUKRISTO ETA ERLIJIOAK. ZENBAIT IKUSPEGI

“Jesu Kristo eta erlijioak”: kristau fedearen mami-mamia ukitzera nator, zalantza eta beldur. Konbentzimendu batek bultzatzen nau, erreparuak erreparu, arriskuak arrisku: gaur egun kristau teologiak teoria mailan duen arazorik “gaurkoena”, premiazkoena eta konplexuena da, eta ezin dugu saihestu. Zenbaitek senti dezake oinen azpian zorua galtzen zaiola, edo fedeko oinarriak kordokatzen zaizkiola, edo kristautasunaren zutabeak astintzen direla… […]

BENITO LERTXUNDIrekin solasean

Urtarrilaren hasierako arratsalde epel haietako batean nuen hitzordua Orion. Kale nagusian gora, aldapak eta urduritasunak hauspoa zertxobait berotu zidaten, baina Benitok atea eta etxe-giroa zabaldu orduko zabaldu zitzaidan arnasa. Etxe aurrean zelai-maldaxka xumea, altzifrearen eta harri-hormaren gerizan. Urrunago, itsasoa zeru lausoan urtua. Benitoren jario zoliak, gartsuak urrutira, barrura, isilera zeraman gogoeta, argia hiltzen zihoan bitartean, […]

TEOLOGIA EKOLOGIKO BATERANTZ

Gure teologiak badu berritu on baten premia. Kristau-teologiaz ari naiz hemen batik bat, eta “teologia” esatean, zera esan nahi dut: fedea ulertzeko eta adierazteko hitza, hizkuntza, hitz-ariketa. Garai bateko hitz askok ez didate balio fedea ulertzeko eta adierazteko. Hitz guztiak baino haratago sinesten dugu Jainkoarengan, baina ezin sinetsi nolabait ulertu gabe, eta hitzik gabe ezin […]