Posts

Jendea tenpluetara joaten da

Jendea tenpluetara joaten da Ni agurtzera… Zein inozoak eta ezjakinak diren nire haurrak, isolatuta bizi naizela uste baitute! Zergatik ez dira etortzen eta ez naute agurtzen bizitzaren prozesioan, hor bainaiz bizi, baserrietan, lantegietan eta merkatuan, hor baitiet adore ematen bekokiko izerdiarekin ogia irabazten dutenei? Zergatik ez dira etortzen eta ez naute agurtzen pobreen barraketan, eta […]

Ez galdetu

Ez galdetu zenbat hil ziren, ezta zenbat zauritu ere. – Ehundaka, diote. Ehun gora behera, nori axola dio? Ez galdetu nola hil ziren. Ez galdetu heriotza horiek saihestu ahal izan ziren. Ez galdetu eskubiderik eta ogirik gabeko gazte afrikar batzuen aurkako krimen horren erantzukizunei buruz. Ez galdetu. Errua hildakoena da. Bortitzak, hildakoak dira. Erantzuleak, hildakoak […]

Beginen Eguberria

Beginen mugimendua XI. mende aldera sortu zen eta Europan asko hedatu, batez ere Herbehereetan, Belgikan, Frantzian eta Alemanian. Jesusek bere gertueneko jarraitzaileekin eraman zuen biziera modu erradikalean bizi nahi zuten emakume kristauak ziren. Baina uko egiten zioten “klausurako moja” izateari, hots, desira horrek animatutako emakumeentzat Erdi Aroko arau kanonikoak zorrotz ezarria zuen bizierari. Beginek elizgizonekiko […]

Gizakia, besterik ez

Lagun balear batek idazten dit: “Beste argi-lekuko handi batek utzi gaitu: on Arturo Lona, pobreen gotzaina. Oraindik gogoan ditut bere galtza bakeroak eta kamiseta zuria, eta egurrezko gurutzea sokatxo batekin lepotik zintzilik. Oinarriko kristau komunitateen topaketa batean ezagutu nuen, eta haren lekukotasunak hainbeste markatu ninduen, non oraindik ere neurekin baitaramat. Argiaren lekuko izan zen oaxakiar […]