Gizakia, besterik ez

Lagun balear batek idazten dit:

“Beste argi-lekuko handi batek utzi gaitu: on Arturo Lona, pobreen gotzaina. Oraindik gogoan ditut bere galtza bakeroak eta kamiseta zuria, eta egurrezko gurutzea sokatxo batekin lepotik zintzilik. Oinarriko kristau komunitateen topaketa batean ezagutu nuen, eta haren lekukotasunak hainbeste markatu ninduen, non oraindik ere neurekin baitaramat.

Argiaren lekuko izan zen oaxakiar indigenentzat. Oroitzen naiz esaten zigutela zaharrenak ikustera igotzen zela, eta orduak ematen zituela haiekin solasean, eta alde egitera zihoanean esaten ziotela: lastima presa izatea, ea beste egun batean lasaiago etortzen zaren… Beharbada, hiru ordu eman zituzten berriketan nahiz isilik, ez berriketak eta ez isiltasunak inor ez zuelarik molestatzen.

Inork inoiz apezpiku bezala ikusi gabeko apezpikua da. Bat gehiago izan zen, bere konpromisoa beste berezitasunik gabe. Orain ez da argiaren lekuko, gu ohartu ere egin gabe inguratzen gaituen ARGIA baizik”.

(Matilde eta Lino)