Posts

Hurkotasunezko barnetasunean hezi

(Txemi Santamariaren Isiltasunean jolaska-ri Hitzaurrea) “Lasaitasun eta bakerako hezten ote dugu?”. Horra liburu labur bezain mardul honen abiapuntuko hitzak, galde-ikur beltzaz buruturik eta espazio huts zurian bildurik. Galdeikurraren hutsarte zurian kakoturik, zintzilik kokaturik, geratzen da irakurlea ere, hustasun zuri isilari adi. Eta bare. Horra garamatzate Txemi Santamaria adiskidearen orrialdeok. Teologoa, psikologoa eta psikoterapeuta dugu. Azken […]

Hauskorraren ahalmena

Esku bat munduaren edertasunaren gainean. Beste eskua jendearen sufrimenduaren gainean. Bi oinak zereginetik festara saltoka. Eta bihotza pizturik. (Matxalen Ojanguren Alonso) Gizatasunaren ahulezian ageri da egiarik sakonena, hauskortasuna baita munduaren taupada. (Pepa Torres) Mugaren bila etengabe, gehiagoren bila, eguneroko errealitatetik abiatuz, beronek indarrak eta zaurgarritasuna medio eusten dion arnasa lagun. (Miguel Ángel Mesa Bouzas)

Biolina eta urretxindorra

Pello Zabalaren omenez (+ 2022-02-2, Arantzazu) “Behin batean, biolin batek urretxindorra kantuan entzun zuen. Txoritxoak biolinarentzat inoiz entzun gabeak ziren erregistroak ematen zituen: txorrotxio, txiruliru, xaramela goi eta alaiak. Biolinak inbidia hartu zion eta urretxindorrak bezala abestu nahi zuen; ezin zuela imitatu ikusirik, galdetu zion: “Zertaz zaude egina?”. Txoriñoak erantzun zion: “Eta zu?”. Biolina erregeen […]

Udazkena

Rafa Redondo-k idazten du: Lagunok: Denbora igaro da azken zirkularretik. Denoi aldatu zaigu apur bat geure existentzia. Ni neu, badira ia bi urte 80 urteko agure baten gorputzean aurkitzen naizela, nire jarraipenari eta jarduerari erasaten dion osasun-egoera delikatuan. Artatzen nauten neurologo adituek, gazte xarmangarriak, endekapenezko gaixotasun batez hitz egiten didate, baina, egia esan, adin honetan […]