Hauskorraren ahalmena

Esku bat munduaren edertasunaren gainean.
Beste eskua jendearen sufrimenduaren gainean.
Bi oinak zereginetik festara saltoka.
Eta bihotza pizturik.
(Matxalen Ojanguren Alonso)

Gizatasunaren ahulezian
ageri da egiarik sakonena,
hauskortasuna baita munduaren taupada.
(Pepa Torres)

Mugaren bila etengabe,
gehiagoren bila, eguneroko errealitatetik abiatuz,
beronek indarrak eta zaurgarritasuna medio
eusten dion arnasa lagun.
(Miguel Ángel Mesa Bouzas)