Bakardade zaurtzailea, bakardade sendatzailea

[“Nafarroako liburutegian” (Iruñea) emandako hitzaldia, 2023ko martxoaren 27an; https://www.youtube.com/watch?v=U-pYHo5j3NE&t=614s ] Espiritualtasuna eta sufrimendua ziklo honen antolatzaileek bakardadeari eta sufrimenduari buruz hitz egitea proposatu zidatenean, terminoen anbiguotasunari erreparatu nion lehenengo –askotan gertatzen zaidan bezala–, kasu honetan bakardadea terminoaren anbiguotasunari, eta berau argitu beharrean. Hortik hasiko naiz. Bada bakardade bat herio-zauriz zauritzen gaituena. Vae soli! (Errukarria bakarrik […]

Zer jainko? Zer Jesus? Zer kristautasun?

GABRIELLI EDITORIk, ADISTArekin lankidetzan, antolatutako I. Nazioarteko Biltzarre telematikoan eman nuenaren testua (2022ko apirilak 2) 10 hausnarketa-puntu proposatzen ditut, funtsezkoak niri ustez, filosofia, teologia eta espiritualtasun ez-teista, posteista edo transteista baterako trantsizio-garai hauetan. Azken terminoa, “transteista”, dut nahien, hots: Jainkoaren irudi batez nahiz bestez edo inolako irudirik gabe (?), izenez nahiz izenik gabe, baina beti […]

Espiritualtasuna eta transzendentzia. Nola bizi zahartzaroa?

Bibliako bi sententziarekin eta sarrera gisako hiru oharrekin irekiko ditut ondorengo hiru hausnarketok. “Eskarmentu handia da zaharren koroa”, dio Ben Sirak jakintsuak K. a. 160 inguruan idatzitako liburua” (Si 25,6). “Erakuts iezaguzu geure egunen kontua eramaten, bihotz jakintsua lor dezagun”, dio 90. salmoak (Sal 90,12). Izenburuaren (“Espiritualidad y transcendencia. ¿Cómo vivir la vejez?”) inguruko hiru […]

Aitaren hiletako homilia

Zer esango dizut, ama, aitaren gorputzaren aurrean? Eta zer esango dizuet zuei, bihotzeko anaia-arreboi, koinatu-koinatoi, iloba maiteoi? Ez genuen uste inoiz iritsiko zenik, baina bagenekien iritsiko zela. Iritsi da, eta hemen gaude elkarrekin, eta eliza bete jende gurekin. Bakoitzaren izena esango nuke hainbeste ez bagina, eta biziaren poemarik bikainena osatuko lukete zuen izenek, eta otoitzik […]