Posts

Joan Mari Irigoien. In memoriam

Agur, Joan Mari, lagun maite. Agur eta omen, Altzako seme, bihoztun haltz, zuhaitzen maitale. Zuhaitz tantaia izan haiz hi heu ere, erroak lurrean sakon eta adarrak zerurantz zabal. Agur eta omen hiri. Minez bildu gaituk, ez halere samindurik. Izan haizen eta maite genuen forma galdu dugun honetan, In principium hire poema zetorkidak gogora: “Begiak dakusa, […]

Oroitzapenak, pausoak, gorrotoa

Badira itzaltzen ez diren argiak, ezabatzen ez diren oroitzapenak, galtzen ez diren esperantzak, eta ahazten ez diren pertsonak eta gertaerak. Pentsa dezagun beti Bizitzan ez dutela hainbeste axola emandako pausoek, ezta ematen ari garen pausoek ere, uzten ditugun aztarnek baizik. “Norbait gorroto dugunean, guk geure barrenean daramagun zerbait da haren irudian edo oroitzapenean gorroto duguna” […]

Oin hutsik

Oin hutsik egiten dugu bizitzako bidea itsaso ondoko labarretatik. Eta gure historia gure oinetan lehertzen diren uhinen historia da: batzuetan, indartsu, aurpegia zipriztintzen digute kresalaz, beste batzuetan, mantso-mantso etortzen zaizkigu, ahuldurik, zauri handi baten minak jo balitu bezala. Eta uhinei begira gelditzen gara, gure bihotza, bederen, eguzkia irteten eta ezkutatzen den horizontera eraman dezaten, iluntasunaren […]

Bihotza egunero

Bihotzak beti gordeko ditu oroitzapen guztiak, bidaia guztiak, paisaia guztiak, negu guztiak, olatu guztiak eta beren hondartzak, ibai guztiak eta beren ibaiertzak, barre eta malko guztiak, une txar eta on guztiak… Bihotzak soilik salbatzen gaitu, han jartzen ditugunean samurtasunaren hizkuntza, itxaropenaren zentzugabea, begirada konplizea, pasio zalantzatia eta konpainiaren gozoa, orduan errealitate grisa zure eskuaren egunerokotasun […]

Txorien konfidentziak

Iratzargailu leial eta kantatzen ez duguna adierazten diguten hainbat solasaldiren oihartzun: amodio isilduak, proposamen liluragarriak, adiskidetze lotsagarriak, maitasun gartsua, isilagoko borrokak etsitzeko zorian. (Toño Martínez. Gaur goizean balkoian txori bat entzunda)

Aholkuak

Aurrera, zaratak eta aztoramenak inguratzen gaituenean egin dezagun lasai aurrera, isiltasunean aurkitzen baita bakea. Bizi, bizi gaitezen guztiekin modu onean, posible bada, baina gure burua saldu gabe. Esan, esan dezagun xalotasunez eta argi geure egia, inori inposatu gabe. Entzun, entzun diezaiegun guztiei arretaz, baita ezjakinari ere, nork bere historia baitauka. Saihets, saihets ditzagun pertsona zaratatsu […]

Bizitza biziko dugu

Bizitza biziko duzu,poliki-poliki eta begiak zabalik,Jainkoak eman dizun bizitzabiziko duzu, zizareekin, hontzarekin, ilargiarekin… Bizitza biziko duzu,den bezala, errealismoz,baina ametsen magian murgildurik,Jainkoaren irriaren mistikak kantatu nahi dizun doinuz. Bizitza biziko duzu,hasiera berri guztien liluraren eskutik,etxeko kriseiluak itzali zaizkizunean erenoizbait etorriko dela egunsentiasinetsi eta otoitzean ardaztuta badiharduzu. Bizitza biziko duzu,eta bidaikideen itzalarekin bat eginikbiziko duzu,urratsek nora eraman […]