Bihotza egunero

Bihotzak beti gordeko ditu
oroitzapen guztiak,
bidaia guztiak,
paisaia guztiak,
negu guztiak,
olatu guztiak eta beren hondartzak,
ibai guztiak eta beren ibaiertzak,
barre eta malko guztiak,
une txar eta on guztiak…

Bihotzak soilik salbatzen gaitu,
han jartzen ditugunean
samurtasunaren hizkuntza,
itxaropenaren zentzugabea,
begirada konplizea,
pasio zalantzatia
eta konpainiaren gozoa,
orduan errealitate grisa
zure eskuaren egunerokotasun nare bihurtzen baita
eta gure bizitzako brisa.

(Miguel Ángel Mesa Bouzas)