Desmond Tutu, Urtezahar eta Urteberri egunetarako argi

Eguberri biharamunean hil zen, Abenduak 26.

Fronte guztietan borrokatu zuen: apartheidaren, homofobiaren, desberdintasunaren, arrazakeriaren, indarkeriaren, arrazakeriaren eta eskubideen urraketa ororen aurka, baita moral erlijioso zorrotzaren aurka ere (eutanasia eta antisorgailuak gaitzesten zituena, adibidez).

Justiziazko bakearen alde borrokatu zen beti. Eta inoiz ez zuen atsegin izan bere Elizarekin, ezta bere lagunekin ere, apartheid erregimena indargabetuta boterera iritsi zirenean.

Hegoafrika Ortzadarra sustatu zuen. Lur Ortzadarraren ikonoa da, Herrialde Ortzadarrez osatua.

Haren hitzak inspiragarri ditugu:

“Nahiago nuke ahoa isiltzerik banu, baina ez dut nahi eta ezta egingo ere”.

“Ez nuke Jainko homofoboa maitatuko, horrelaxe sentitzen dut. Zeru homofobora joateari uko egingo nioke. Esango nuke: Ez, barkatu, nahiago dut beste leku batera joan”.

“Izan zaitezte adeitsuak zuriekin, beren gizatasuna berraurkitzeko behar zaituztete eta”.

“Bere burua nire nagusitzat duen norbaiten mahaitik erortzen diren urrikalmendu- apurrak jasotzea ez zait interesatzen. Eskubideen menu osoa nahi dut”.

“Justizia sortu gabe injustiziak konpontzeak, azken batean, are okerrago bihurtzen du errealitatea”.

“Hona nik maite dudan Jesus: bidegabekeriaz tratatzen zirenen ondoan egon zena beti eta horregatik hain zuzen arazoak izan zituena”.

“Injustizia-egoeretan neutrala bazara, esan nahi du alderdi zapaltzailea aukeratu duzula”.

“Politikariek baztertu egin behar lukete ‘inoiz ez” esamoldea, zeren gauzak aldatu egiten baitira eta bakea etsaiekin egiten baita, ez lagunekin.

“Gorrotoena duzun pertsonarekin hitz egiten duzunean iristen da bakea. Eta hor agertzen da lider baten kemena”.

“Nire gizatasuna zureari lotua dago, zeren elkarrekin bakarrik izan gaitezke gizatiar”.

“Iluntasunak iluntasun, argia ikusteko gai izatea da itxaropena”.

“Egin ezazu ongia zatitxoka, zauden tokian; izan ere, zatitxo horiek guztiek baturik eraldatzen dute mundua”.

“Misiolariak Afrikara iritsi zirenean, haiek Biblia zuten eta guk lurra. Esan zuten: ‘Egin dezagun otoitz’. Begiak itxi genituen. Ireki genituenean, guk Biblia genuen eta haiek lurra”.

“Maitatzeko eginak gaude. Maite ez badugu, urik gabeko landareak bezalakoak izango gara”.

“Hauskortasunaren eta zaurgarritasunaren bidez ikasten dugu gehienok enpatia eta errukia, eta aurkitzen geure arima”.

“Pertsona bat, besteak pertsona gisa aitortzen dituelako da pertsona”.

“Jendea ez da jaio elkar gorrotatuz eta min emateko gogoz. Ikasitako izaera da hori”.

“Egia da beste batzuei min egiten diegunean geure buruari egiten diogula min; baina egia da ere, beste batzuei laguntzen diegunean geure buruari laguntzen diogula”.

“Barkamenak esan nahi du aukera berri bat ematea berriro hasteko”.

“Besteak etsai gisa ikusten ditugunean, geu ere gorroto dugun hori bihurtzeko arriskua dugu. Besteak zapaltzen ditugunean, geure burua zapaltzeko arriskua dugu. Besteengan gizatasuna aitortzearen baitan dago gure gizatasuna”.

“Barkamena ezinbestekoa da giza existentziak iraungo badu”.