Uztazu negar egiten

Uztazu zuregatik negar egiten, ene anaia.
Uztazu besarka zaitzadan, ene ahizpa,
zure bihotz mindua taupadaka nirearen erritmoan,
gure malkoak nahasturik,
gure haserre zaharra gure oinen ondoan gorri pilaturik.
Eta gure bihotzak ihartuko eta malkoak urrituko direnean,
ikus ahal ditzagula elkarren begietan
maitasunaren eta minaren egia guztiak
gure bihotz hautsietan hizkuntza bat berean
grabatuak eta idatziak,
ez jainkoen hizkuntzan, gure maitasunarenean baizik.

(Gretta Vosper, Kanadako Eliza Batuko ministro ez-teista Toronton)

www.grettavosper.ca