Posts

Oroitzapenak, pausoak, gorrotoa

Badira itzaltzen ez diren argiak, ezabatzen ez diren oroitzapenak, galtzen ez diren esperantzak, eta ahazten ez diren pertsonak eta gertaerak. Pentsa dezagun beti Bizitzan ez dutela hainbeste axola emandako pausoek, ezta ematen ari garen pausoek ere, uzten ditugun aztarnek baizik. “Norbait gorroto dugunean, guk geure barrenean daramagun zerbait da haren irudian edo oroitzapenean gorroto duguna” […]

Uztazu negar egiten

Uztazu zuregatik negar egiten, ene anaia. Uztazu besarka zaitzadan, ene ahizpa, zure bihotz mindua taupadaka nirearen erritmoan, gure malkoak nahasturik, gure haserre zaharra gure oinen ondoan gorri pilaturik. Eta gure bihotzak ihartuko eta malkoak urrituko direnean, ikus ahal ditzagula elkarren begietan maitasunaren eta minaren egia guztiak gure bihotz hautsietan hizkuntza bat berean grabatuak eta idatziak, […]