Posts

Udaberria oraindik iristeko

Frantzisko aita santuaren 10 urteko balantzea 2013ko azaroan, aukeratu eta 8 hilabetera, Frantzisko aita santuak bere dokumentu handietako lehena argitaratu zuen, berak idatzitako edo sinatutako testurik onena niretzat: Evangelii Gaudium Exortazio Apostolikoa. Pregoi programatikoa bezala izan zen. Udaberriko pregoia bezala. Lukasen kontakizun ebanjelikoak, Nazareteko sinagogan, bere misio profetikoaren inaugurazio-eszenan hartan, Jesusen ahotan jartzen dituen hitz […]

Frantzisko aita Santuak Kongoko Errepublika Demokratikoan

“Kendu eskuak Kongoko Errepublika Demokratikoaren gainetik, ez ukitu Afrika. Utzi berau itotzeari, Afrika ez baita ustiatzeko mehatzea, ezta arpilatzeko lurra ere. Izan bedi Afrika bere zoriaren protagonista”. “Diru-gosearen pozoiak odoldu ditu bertako diamanteak”. “Ezin gara ohitu herrialde honetan duela hamarkada batzuetatik hona darion odolera, milioika hildako eragiten baititu askok jakin ere egin gabe. Jakin bedi […]

LGTBIQ+: kutsatuak Elizan

Duela gutxi, James Martin jesuita eta idazle estatubatuar ezagunak gutun bat bidali zion Frantzisko aita santuari LGTBIQ+ (lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual, intersexual, queer eta gainerako identitate eta orientazio sexualeko) katolikoek egiten dizkioten hiru galdera ohikoenekin. Duela egun batzuk argitaratu da aita santuaren erantzuna. Hona hemen galderak eta erantzunak, eta nire ohartxoak: 1) J. Martin: […]

Frantzisko aita santua eta M-15a

M-15 (maiatzak 15), duela 10 urte baino egun arrazoi gehiago dituen suminduen mugimenduaren hamargarren urteurrena dela eta, bi galderari erantzuteko eskatu didate: 1) Sumindutzat jo al daiteke Frantzisko aita santua? 2) Frantziskoren sinodotasuna bat al dator M-15arekin, plazen garaitzat hartzen denarekin? Hiru puntutan erantzungo ditut bi galderok. Frantzisko aita santua suminduekin dago. Nahiz eta, tunika […]

Saint Merry seinale

Les Halles de Beaubourg-en, Pariseko Hornidura-Azoka izandakoan –XX. mendeko 70eko hamarkadan erabat eraldatua eta Paris garaikidearen bihotz komertzial, kultural eta artistiko bihurtua–, bada altxor berezi bat: Saint Merry, XVI. mendeko eliza gotiko ederra, estilo flamigerokoa, “Notre-Dame txikia” deitua izan dena. Arkitekturaren, eskulturaren, pinturaren eta beirateen museo bikaina, turistek nahitaez bisitatu beharreko monumentua. Eta kultu katolikoko […]

Bikote homosexualak bedeinkatu ote ditu aita santuak?

Frantzisko aita santuak “Francesco” dokumentalean egindako zenbait adierazpen Eliza katolikoaren mugarri historiko gisa eta “lurrikara doktrinal” gisa ere agurtu dituzte askok. Nahiago nuke hala balira. Pozgarri litzaidake, berriro ere alarmak jo dituzten sektore katoliko kontserbadoreenek alarmarako arrazoiak izatea, baina iruditzen zait, haien debozio kontserbadoreak ez duela, zoritxarrez, zertan beldur izan. Hona, bada, aita santuaren adierazpenak […]