Posts

Gazako lazgarrikerien aurrean, urtebete geroago

Ez dago hitzik esateko, laztura eta galderak besterik ez. Nola iritsi gara denok, bakoitza geure bide galdutik, bi herri senide gorroto eta mendekuaren, etsipen eta heriotzaren hondamendian hondoratu dituen eromen honetara? Nola bihurtu dira Israel eta Palestina gizateria osoa urratzen duen zorigaitzaren parabola tragiko? Galdezka jarraituko dut, galderek zerumugaren bat zabaltzen ote duten begira. Ez […]

Emakume palestinarra, Palestinaren etorkizun

Okupazioaren aurka borrokatzen duten eta Palestinako gizartean lekua izan nahiko luketen emakume palestinar guztiei, martxoaren 8a ospatzen duten gure emakumeei malkoz, odolez eta erresistentziaz, baina batez ere itxaropenez. Zugan sortu zen gure jakintza. Zugan kantatzen du gure itxaropen guztiak. Zugatik eraikitzen da gure etorkizuna. Zugatik egiten diogu aurre beldurrari. Zu zara emakume palestinarra. Zuk erakusten […]

Ziad Medoukh-en mezua

Ziad Medoukh: poeta palestinarra, Gazako Al Aqsa Unibertsitateko Frantses Fakultateko irakaslea, eta, zalantzarik gabe, indarkeriarik gabea. Kaixo Gaza suntsitutik eta Gaza hondatutik. Sinetsidazue: nire erabakitasunak, kemenak, erresistentziak, pazientziak eta baikortasunak ezin dute nire erabateko larritasuna gainditu. Gazako Zerrendako biztanleria zibilaren aurkako okupazio-eraso izugarri hau hasi zenetik ia lau hilabete igaro ondoren, hemengo egoera gero eta […]

Israelek ditu konponbidearen giltzak

Michel Warschawski, idazle eta kazetaria, bakearen aldeko mugimenduaren eta Israelgo ezkerraren figura, okupazioaren eta kolonizazioaren aurka konprometitua. Salatzen du: “Gerra-krimenetatik haratago joan gara: gizateriaren aurkako krimen baten aurrean gaude Gazan. Nazioarteko Zigor Auzitegiak esku hartu behar du. Gazako biztanleek garesti ordaintzen ari dira berriro, eta, halere, sarraski honek, Gazan hildako milaka horiek ez dute lasaitzen […]

GAZAREN HERIOTZA (ETA BERPIZTEA?)

Haur bat hiltzen da 15 minuturo 1.000 haur baino gehiago hil dira 11 egunetan Gazako Zerrendan aire-erasoen ondorioz, hau da, 15 minutuan bat (Save the Children, 2023ko urriaren 17a). Gaza, funtsean, zimenduetaraino bonbardatzen ari diren haur-zaindegi harresitua da (Avaaz, 2023ko urriaren 18a).   Olibondoak hazten dira oraindik Gazan Gertakari mingarriak, krimenak behin eta berriz, etenik […]