Emakume palestinarra, Palestinaren etorkizun
Okupazioaren aurka borrokatzen duten
eta Palestinako gizartean lekua izan nahiko luketen emakume palestinar guztiei,
martxoaren 8a ospatzen duten gure emakumeei
malkoz, odolez eta erresistentziaz, baina batez ere itxaropenez.
Zugan sortu zen gure jakintza.
Zugan kantatzen du gure itxaropen guztiak.
Zugatik eraikitzen da gure etorkizuna.
Zugatik egiten diogu aurre beldurrari.
Zu zara emakume palestinarra.
Zuk erakusten diguzu gure herriaren historia,
bere iragana eta oraina.
Zuk hazten duzu etorkizuneko belaunaldia.
Etsipenaren aurka borrokatzen duzu.
Gure balioen alde militatzen duzu.
Zu zara emakume palestinarra.
Zuk ahantzarazten diguzu mina.
Zuk gonbidatzen gaituzu egun hobeagoetan pentsatzera.
Geure burua defendatzera animatzen gaituzu
okupatzaileen kontra eta gau ilunetan.
Zu zara emakume palestinarra.
Zu zara gure martirien ama.
Zu zara gure zaurien sendabidea.
Zu zara gure lurraren aberastasuna,
ororen gainetik maitasuna ematen baituzu.
Zu zara emakume palestinarra.
Zurekin ez dugu gerran pentsatzen,
bakean baizik.
Adore lezioak ematen dizkiguzu.
Itxaropena izaten erakusten diguzu.
Zuk eskaintzen dizkiozu heroiak Palestinari.
Zu manifestatzen zara okupatzaileen aurka,
zapaltzaileen aurka.
Zu zara emakume palestinarra.
Zuk oraindik etorkizunean sinesten duzu.
Zuk irribarrearekin egiten diozu aurre isiltasunari.
Zuk gure zoriona bilatzen duzu.
Zu zara gure herriaren memoria.
Zu zara emakume palestinarra.
Nekatu arren, malkoei aurre egiten
jarraituko duzu,
gure historiaren aingerua baitzara.
Eta gure bihotzetan biziko zara.
Zu zara emakume palestinarra.
Zuk irakasten diguzu tolerantzia eta itxaropena.
Zure boterea izugarria da.
Horma guztien aurka zaude zu
handitasunezko Palestina handian.
Zu zara emakume palestinarra.
Lore bat eskaintzen dizut
hilezkorra, zu bezala.
Zure lurrean landatutako lorea
gure arbasoen lurrean,
gure oroitzapenen lurrean,
gure emakume palestinarren lurrean.
Lore hori zeu zara,
bera bezala zure lurrean landatua,
sendoa, gure itxaropena bezala errotua.
Zu zara gure kemena.
Zu zara gure etorkizuna.
Zu zara gure loria.
Zu zara gure bakea eta maitasuna.
Zu zara itxaropen emakume bihurtua.
Oi emakume palestinarra.
Ziad Medoukh, poeta gazatarra
(gaurkoak bezain etsigarriak ez ziren garai tragikoetan idatzitako poema)