Jesusen Pazkoa eta Pazko unibertsala
Pazkoa dugu berriro. Jesus profeta gurutziltzatuaren, kristauontzat gurutziltzatu guztien itxaropenaren irudi paregabea denaren Pazkoa. Udaberriko lehen ilargi beteko Pazkoa da, hainbat eta hainbat kulturak milaka urtez gure aro kristaua baino lehenagotik ospatu izan dutena: txinatarrek, indiarrek, sumertarrek, babiloniarrek eta hebrearrek, eta erdialdeko Amerikako maia-herriek, zeinek, beren lurrari horrela deitu baino milaka urte lehenago jada, ilargiaren […]