Hainbat emakume eta gizon, begiak zabalik, Isiltasunaren baitan, arretaz begira. Esanezina entzun zuten, Ikusezina ikusi. Eta, itzal eta guzti, argiaren lekuko bihurtu ziren, profeta heretiko, iraultzaile baketsu, ontasun zoriontsuaren, biziaren lagun.
Rafa Redondori (1941-2025). Argiaren sutan
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiRafa Redondori (1941-2025) Argiaren sutan “Esku-ahurrak haizetara zabalik” joan zatzaizkigu, “Izateak, nire egiazko etxeak, arnasten duen airea beste heldulekurik gabe”. Lagun arretatsu izan zaitugu, Isiltasunaren lekuko inspiratu, “gure barneneko arnasa, taupada eta aldarri den Lekukoaren” Presentziaren ahots dardarkari. Bete duzu zure aspirazio osoa, izaki guztien, fotoiaren, suaren eta airearen, harriaren eta uraren, tomatearen, zozoaren, bonoboaren […]
Kaosaren geopolitika eta argiaren profeziak
/ Argibideak, Argidunak, Zirrintak /by José ArregiKaosaren geopolitika “Israelek ez du bete nazioarteko konpromiso bakar bat ere bere historian zehar. Baina ez du horregatik konturik eman. Bere salbuespen-izaeraren osagaia da, eta berau bere Estatu-idiosinkrasiaren oinarria. Eta ondorio politiko edo legalen gabezia metatu hauxe da egungo egoerara ekarri duen arrazoi nagusietako bat: mundu osoaren aurrean genozidioa egin ahal izatera. Sarraskia Netanyahuk gehien […]
XABIER LETE: hamasei gutun lekuko
/ Argidunak, Artikuluak, Kolaborazioak, Uncategorized /by José ArregiGaurko egunez, abenduak 4 –hamalau urte jada–, joan zen, autobusa hartuta, Biziaren betean Lourdesekin jaiotzera. Lagun gaitzazue bidean garenok. Altxor preziatu bat neukan, kontu eta estimu handiz gordea: Xabier Letek bere azken urteetan (2004tik 2009ra bitartean) idatzi zizkidan 16 gutun. Eta hura joan eta hamar urtera, denak guztien esku jartzera deliberatu naiz, izan zen […]
GUSTAVO GUTIÉRREZ (1928-2024). In memoriam
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiAnaia domingotar perutarra, askapenaren teologiaren aitzindaria. Jesus profeta martiriaren, eta pobre guztien itxaropenaren lekukoa. “Latinoamerikan pobrearean irrupzioa deitu duguna, askapenaren teologiaren hasiera markatu zuena, are premiazkoagoa eta masiboagoa da gaur egun, baita ezkutatu edo erreprimitu nahi den kasuetan ere. Horrek ez du baieztatu besterik egiten pobrea Latinoamerikako gizartean eta Elizan eszenaren erdigunera sartzeak kristau […]
Palestinarra naiz, eta badut ametsa
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiHerri kolonizatu, zapaldu, lapurtu, isilean hilaren duintasuna naiz, eta badut ametsa. Lur lapurtu, urratu eta hurrupatua naiz, eta badut ametsa. Erresistentziaren eta argitasunaren ahotsa naiz, eta badut ametsa. Palestinaren memoria eta hitz biziak naiz, eta badut ametsa. Herri okupatu baten eskubide besterenezinak naiz, eta badut ametsa. Herri duin eta tentea naiz, eta badut ametsa. Lurraren […]
Israelek ditu konponbidearen giltzak
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiMichel Warschawski, idazle eta kazetaria, bakearen aldeko mugimenduaren eta Israelgo ezkerraren figura, okupazioaren eta kolonizazioaren aurka konprometitua. Salatzen du: “Gerra-krimenetatik haratago joan gara: gizateriaren aurkako krimen baten aurrean gaude Gazan. Nazioarteko Zigor Auzitegiak esku hartu behar du. Gazako biztanleek garesti ordaintzen ari dira berriro, eta, halere, sarraski honek, Gazan hildako milaka horiek ez dute lasaitzen […]
Itxaropenak soilik ezaba dezake Hamas
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiMaoz Inon-en gurasoak, 70etik gorakoak biak, bere etxean bizirik erreta hil ziren, Hamasek su eman ziolarik urriaren 7an. Hau esan du: “Negar egiten dut denbora guztian. Egunero egiten dut negar. Baina ez dut negar egiten nire gurasoengatik bakarrik, nahiz eta haur gutxik maite izan dituzten gurasoak nik bezainbeste. Negar egiten dut gerra hau berehala gelditu […]
GAZAREN HERIOTZA (ETA BERPIZTEA?)
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiHaur bat hiltzen da 15 minuturo 1.000 haur baino gehiago hil dira 11 egunetan Gazako Zerrendan aire-erasoen ondorioz, hau da, 15 minutuan bat (Save the Children, 2023ko urriaren 17a). Gaza, funtsean, zimenduetaraino bonbardatzen ari diren haur-zaindegi harresitua da (Avaaz, 2023ko urriaren 18a). Olibondoak hazten dira oraindik Gazan Gertakari mingarriak, krimenak behin eta berriz, etenik […]
Mixel ORONOSi agurra
/ Argidunak, Zirrintak /by José ArregiRose-Marie Barandiaran Gure lagun Mixel benetako euskalduna zen, sendoa, irmoa, konprometitua… Erostezina! Mundu guztiari ez zitzaion gustatzen, Ebanjelioko bide zuzenetik desbideratzen zen guztia salatzen zuelako. Distiraren, farfailen, urrearen eta intsentsuaren azpian, gangrena kezkagarria sumatzen zuen sarritan. Baina meza euskaraz, herrikoia eta kantatua bazen, bere gaztaroko pozak berraurkitzen zituen, Mixelek bere herriko jai-tradizio handien nostalgia sentitzen […]
Posiblea eta inposiblea
/ Argibideak, Argidunak, Zirrintak /by José Arregi“Hori da dagoena”, diogu, ez dakigularik garbi zer berresten dugun: ala argitasun errealista ala utzikeria etsia. Hori da dagoena, eta ez da posible besterik. Halaxe dira gauzak, eta ez zait posible zutitzea, itxaropen izatea, arnasa hartzea, konfiantza neureganatzea, ezer kreatzea: bestelako izatea eta izanaraztea. Zer da, ordea, posible, zer da inposible? Jose Angel Valenterentzat (1929-2000), […]