“JAINKOAREN AURREAN jaun goikorik GABE”
Erretiro espirituala Dietrich Bonhoeffer irakurriz
Arantzazun
2026ko urriak 2-4 (ostiral arratsaldetik igande eguerdira)
Joxe Arregik lagunduta
Interesatua bazaude, harremanetan jarri Kontxi edo Txemarekin:
Txema Ormazabal: jmormazabal55@gmail.com
Kontxi Arregi: Tel. 620237634
Aurkezpena
Dietrich Bonhoeffer (1906-1945) XX. mendeko kristau testigu gorenetakoa dugu, bere konpromiso etiko erradikalarekin eta intuizio teologiko berritzaileekin. Martin Luther King inspiratu zuen, baita Tillich eta Robinson bezalako teologo (ezezagunegiak) ere. Profeta handia bizi ditugun garaietarako.
Bere bizitza labur bezain betean, ez zen inoiz ziurtasunean kokatu. Galdetzaile, bilatzaile, ibiltari izan zen. Distira eta etorkizun oparoko teologo gaztea zela, dena arriskatu zuen: prestigio akademikoa, Elizan zuen posizioa, sinesmen erlijiosoa, jainkoa bera, edo jaun goikoa. Dena galdu zuen, “Jainkoaren aurrean jainkorik gabe” geratzeraino, Jesus gurutzean bezala, bere garaiko eta gure garaiko hainbat gizon eta emakume bezala.
37 urterekin Gestapok atxilotua eta espetxeratua izan zelarik, bere espetxekideek –justiziarekin erabat konprometitutako ateoak– begiak ireki zizkioten Jainko-Misterioaren presentzia garaiko munduan bertan begiesteko, mundu bat zeinak ezin baitzuen jada sinetsi jaun goikoarengan, jaun goiko probidentearengan, jaun goiko “zulo-estalkiarengan” , gure enigmak azaltzen eta arazoak konpontzen dituen jaun goikoarengan. Eta beraiekin bat sentitu zen, jaun goikoak abandonatua. Eta, jaun goikoa abandonatuz, Jainkoari eman zitzaion, erlijiorik eta jaun goikorik gabeko munduaren poz eta atsekabeetan taupadaka ari den bihotzari. Flossenburgeko kontzentrazio-esparruan urkatu zuten 1945eko apirilaren 9an. “Hau da amaiera. Niretzat, bizitzaren hasiera “, izan ziren bere azken hitzak, une batzuk lehenago.
Haren teologia eta espiritualtasuna bere garaiari aurreratu zitzaizkion, eta Elizek eta teologo “handiek” ez zioten jarraitu. Guretzat argi izaten jarraitzen du, geure garai posteista eta postateo honetan, arnasa mistiko eraldatzailea behar duen eta bilatzen duen garai honetan.
Bere obrarik funtsezkoena Resistencia y sumisión dugu, kartzelan sartu zutenetik exekutatu zuten arte idatzi zituen eskutitz askoren bilduma postumoa, baita 1943ko apirila eta 1945eko apirila bitarte horretan idatzitako poema eta meditazio teologikoena ere. Bere biografiaren eta sistematizatu ezinik gelditu zitzaion pentsamenduaren lekukorik onena dugu obra hori. Arantzazuko barnealdian, testu horien arnasa sakona arnastuko dugu
Joxe Arregi
www.josearregi.com
