JOHN SHELBY SPONG gotzain teologoa hil da

1931ko ekainak 16 – 2021eko irailak 12.

Mila esker, John Shelby Spong anaia,
zure teologia libre, berritzaile, inspiratzaile, profetikoagatik!

Gutxi dira, teologia-arloan, belaunaldi oso batek idazki sakratuekin duen harremana birmoldatzen duten erraldoiak. Horixe egin du John Shelby Spong apezpikuak, bere adimena, adeitasuna eta Idazki Santuekiko maitasuna medio. Fedeari uko egiteko prest zeuden hainbat kristauri Biblia interpretatzeko ikuspegi jator eta intelektualki zintzoa erakutsi die, euren fede-komunitateetan parte hartzen jarraitzea ahalbidetu diena, aulkietan nahiz pulpituan zorroztasun teologiko handiagoa eskatzen zuten bitartean.

Bere bizitzako lana funtsezkoa izan da, kristauek beren galderak sakontzeko eta ez erantzun errazak eta ez erdizkako egiak ez onartzeko. Ezinezkoa da kristautasunaren panorama teologikoan duen eragina gehiegi balioestea.

Mundu osoko kristauek dolu dagite haren heriotzagatik, baina Spong gotzainak idatzi zuen: “Biziz ari naiz hiltzeko prestatzen”. Bazekien bizitza honetatik harago izango dugunak gure ezagutza edo kontrola gainditzen dituela, eta, beraz, hemen eta orain ahal dugun hobekien bizitzen jarri behar dugula arreta. Bere bizitza ona eta benetakoa izan da. “Heriotza, azken batean, bizitzaren dimentsio bat da, eta horren bidez bidaiatzen dugu denboragabetasunera”, gogorarazi zigun. Orain denboragabetasunera pasa da eta faltan botako dugu.

(Progressive Christian Movement)

Jainkoa ez da kristaua, Jainkoa ez da judua, ez musulmana,
ez hindua, ez budista.
Horiek denak giza sistemak dira,
gizakiek sortuak,
Jainkoaren misterioranzko bidean lagungarri izateko saiakeran.
Neure tradizioa ohoratzen  dut, neure tradizioa dut bide.
Baina ez dut uste nire tradizioak Jainkoa definitzen duenik,
Jainkoa seinalatu besterik ez didala egiten uste dut.

(John Shelby Spong)