Zer sinesten dudan…

 

Sinesten dut Jainko-Isiltasuna, presentzia misteriotsua…
zugan, nigan, gugan eta mugagabean.
Maitasunean bakarrik da ahalguztidun.
Maitasuna da, Bizia da, Arnasa da…
Nazareteko Jesus dut ezagutzen,
eguna zabaldu zain argi.
Galilean jaio zen, emakume gazte-gazte batengandik.
Bere erlijioa sakrifizio odoltsu eta astunetatik
eta apaizen harrokeriatik askatzeko altxatu zen.
Herriai irakatsi zion, herria sendatu, herria maitatu…
Profeten ildotik, Jainkoaren Erreinua gure artean dela iragarri zuen:
abegia, errukia, gozamena eta askatasuna…
Apaizen eliteari ez zitzaion gustatu!
Atxilotua, iraindua, zigorkatua, gurutziltzatua,
bizia eman zuen, bere misioari leial.
Bizirik da betiko…
Bidelagun dut Jesus, betierekotasunera bidean

(Rose-Marie Barandiaran, 2020ko urria)