Posts

KULTURA ETA ERLIJIOA GAUR

  1. Kultura erlijioaren forma, erlijioa kulturaren arima Kultura eta erlijioa. Has nadin kontzeptuak definituz. Orokorki eta lausoki definituko ditut, ez baita erraza zehazki definitzea eta, nolanahi ere, ez baiteritzot hemen beharrezko. “Kultura” deitzen diogu gure biziera indibiduala eta kolektiboa eratzen duten pentsaera, arau, ohitura eta adierazpen sinbolikoen bildumari: zientzia, filosofia, zuzenbide, egutegi, elikadura, erakunde […]

ERLIJIOA ETA KULTURA

HEMENeko zenbaki honek “Euskal erlijio” delakoa duelarik hizpide, atari gisako bat eskaini nahi lukete ondoko orrialde hauek. “Euskal erlijio delakoa” idatzi dut, esamolde horrek zer adierazten duen ziur ez baneki bezala. Eta ez dakit. Eta nork daki, jakin, “euskal erlijioa”, baldin bada, zer den? Noski, “erlijio eskandinaviarraz” edo “erlijio eslaviarraz” hitz egitea bezain zilegi da […]

JOSE MARIA SETIEN gotzaina mintzo

Euskal Herriko gizartearen, politikaren, Elizaren lekuko aparta izan da 60 urte luzez. Urte nahasiak, asko eta askorentzat gogorrak, denontzat erabakigarriak.Inork espero baino aldaketa sozio-erlijioso sakonagoa gertatu da, “euskaldun fededun” ikurritzetik gaurko eliza hutsetara. Eliz erakundeetatik kanpo espiritualtasun bila abiatu ziren asko eta asko; gizarte laikoan, pluralistan, demokratikoan deseroso aurkitu zen Eliza, leku berriaren bila edo […]

MIREN JONE AZURZA mintzo

Ez da handia gorputzez, baina handia da. Ez du bere burua hedabideetan asko erakutsi, baina aitzindaria izan da. Xumetasunak egiten du miresgarriago.60-70eko hamarkadetan euskal kulturak ezagutu zuen bihurgunean, aurre-aurrean ageri zaigu Miren Jone Azurza: emakume, kazetari, fededun aurrelari. Zeruko Argia “zeruko” galtzera zihoan garai aberats bezain korapilatsu haietan…Ordukoxe kemena du oraindik, hezur eta mami gero […]

MIREN JONE AZURZA mintzo

Ez da handia gorputzez, baina handia da. Ez du bere burua hedabideetan asko erakutsi, baina aitzindaria izan da. Xumetasunak egiten du miresgarriago.60-70eko hamarkadetan euskal kulturak ezagutu zuen bihurgunean, aurre-aurrean ageri zaigu Miren Jone Azurza: emakume, kazetari, fededun aurrelari. Zeruko Argia “zeruko” galtzera zihoan garai aberats bezain korapilatsu haietan…Ordukoxe kemena du oraindik, hezur eta mami gero […]

ERLIJIOA ETA EUSKAL KULTURAREN AUZIA

Izenburua dela eta “Erlijioa eta euskal kulturaren auzia”. Horra hiru hitz, zein baino zein korapilatsuago, hari batean: erlijioa, euskal kultura, auzia. Gaia mataza nahasi gertatzen zaidala aitortzen dizuet. Eta izenburua bera ere maratilaz josia. Ezin hasiko naiz maratila bakoitza argitzen, izenburuko hitz bakoitzaren esanahia zehatz-mehatz mugatzen: zer den erlijioa, zer euskal kultura, eta zein den […]

ROSA MIREN PAGOLA PETRIRENA mintzo

Irribarre fin eta gozoan jantzita, nafar kemena darama zainetan borbor, eta lanerako gogo-indar agortezinak.Itzalean eta xume gustatzen zaio, baina aitzindari izan da gazte-gaztedanik. Aitzindari isil bezain eraginkor. Euskal filologiari eta euskalkien ikerketari eman dizkio dituen onenak. Eta asko eman du: argitalpenen zerrenda luzea lekuko. Gutxi balitz, Deustuko Unibertsitateko Ikasleen eta Hizkuntza Politikako Errektoreordea da.Hezur-mamietan txertatua […]