Posts

TXIKIAGOTUZ HAZI. Zahartzaro kontzeptua historian zehar (II)

* EHUko Udako Ikastaroetan (2026) emandako hitzaldia: “Crecer decreciendo. Recorrido histórico del concepto de vejez” (jarraipena) 3. Indiako tradizioak: hinduismoa eta budismoa a) Hinduismoa: Hinduismoaren tradizio mistiko-sapientzial handian –zeinaren testurik zaharrenak K.a. 1500. urtekoak baitira– gizakiaren bizitza 4 asrama edo etapatan banatzen da, bakoitzari buruzko irakaspenak eratuz eta zabalduz: 1) Jaiotzatik 25 urtera bitartean, gizaki […]

TXIKIAGOTUZ HAZI. Zahartzaro kontzeptua historian zehar (I)

* EHUko Udako Ikastaroetan (2026) emandako hitzaldia: “Crecer decreciendo. Recorrido histórico del concepto de vejez” Wet erro indoeuroparretik ei datoz latinezko veterus (“zaharra”) eta latinetik sortuak diren hizkuntza erromanikoetako viejo, vieux, vecchio… Wet erroak “urtea” esan nahi du, eta aurreko urteko nekazaritza-produktuak adierazteko erabiltzen zen. Produktu batzuek, ordea, urteekin kalitatea irabazten dute eta beste batzuek […]

Zorionaren bila

Goiz eder batez, bizitzaz nekatuta, egunerokoaren asperrak jota, zorionaren bila irten nintzen. Ustez, banekien non egon zitekeen eta eskua luzatzearekin aski izango nuen. Bidean nindoala, mitxoleten gorria ikusi nuen soroetan, bitxiloreen zuria eta lilien urdina ezpondetan. Sorta bat egin nuen, baina, berehala lehortu eta zimeldu zitzaidan, beroagatik. “Honek ezin du zoriona izan”, esan nuen nirekiko. […]

Aholkuak

Aurrera, zaratak eta aztoramenak inguratzen gaituenean egin dezagun lasai aurrera, isiltasunean aurkitzen baita bakea. Bizi, bizi gaitezen guztiekin modu onean, posible bada, baina gure burua saldu gabe. Esan, esan dezagun xalotasunez eta argi geure egia, inori inposatu gabe. Entzun, entzun diezaiegun guztiei arretaz, baita ezjakinari ere, nork bere historia baitauka. Saihets, saihets ditzagun pertsona zaratatsu […]

Arreta. Arreta. Arreta. Filosofiaren alde ikuspegi espiritual edo mistikotik

“Filosofiaren defentsan” bildu gara, baina utz iezadazue galdera deseroso batekin hasten: “Filosofiak ba ote du defenditu beharrik?”. Tamalgarria deritzot, noski, hezkuntzan filosofiari lekua murriztea, are hezkuntzatik filosofia erabat kentzea. Galera larria litzateke gizartearentzat, gizartea ez baita bizi dirua ematen duenetik bakarrik, ezta “beste zerbaitetarako” balio duenetik bakarrik ere. Baina nago, filosofiaren alde egin nahi dugunean […]