Aholkuak

Aurrera,
zaratak eta aztoramenak inguratzen gaituenean
egin dezagun lasai aurrera,
isiltasunean aurkitzen baita bakea.

Bizi,
bizi gaitezen guztiekin modu onean, posible bada,
baina gure burua saldu gabe.

Esan,
esan dezagun xalotasunez eta argi geure egia,
inori inposatu gabe.

Entzun,
entzun diezaiegun guztiei arretaz, baita ezjakinari ere,
nork bere historia baitauka.

Saihets,
saihets ditzagun pertsona zaratatsu eta oldarkorrak,
gogaikarri baitira bihotzarentzat.

Goza,
goza ditzagun besteen asmo eta lorpenak,
guztiz xumeak direnean ere.

Izan,
izan gaitezen gu geu,
adiskidetasunari iruzur egin gabe.

Ikas,
ikas dezagun urteen aholkua,
estilo onean agur eginez gaztetasunari.

Egon,
egon gaitezen Jainkoarekin bakean,
edozein izen ematen diogula ere.

Izan,
izan gaitezen bata bestarekin,
geure buruarekin batik bat, errukior,
guztiok baikara unibertsoren haurrak,
zuhaitzak, loreak, txoriak eta izarrak bezalaxe,
ez haiek baino gehiago, baina ezta gutxiago ere.

Gogora,
gogora dezagun munduak aurrera egingo duela,
baita gu gabe ere.

Eta saia,
saia gaitezen zoriontsu izaten,
besteak zoriontsu eginez

(P. Ezkiaga, testu ingeles anonimo batean oinarritua).