Oin hutsik

Oin hutsik egiten dugu bizitzako bidea
itsaso ondoko labarretatik.
Eta gure historia
gure oinetan lehertzen diren uhinen historia da:
batzuetan, indartsu, aurpegia zipriztintzen digute
kresalaz,
beste batzuetan, mantso-mantso etortzen zaizkigu,
ahuldurik,
zauri handi baten minak
jo balitu bezala.
Eta uhinei begira gelditzen gara,
gure bihotza, bederen,
eguzkia irteten eta ezkutatzen den horizontera
eraman dezaten,
iluntasunaren ondorengo argitasun
eginda.

(Patxi Ezkiaga, euskal poeta, 1943-2018)