Posts

Oin hutsik

Oin hutsik egiten dugu bizitzako bidea itsaso ondoko labarretatik. Eta gure historia gure oinetan lehertzen diren uhinen historia da: batzuetan, indartsu, aurpegia zipriztintzen digute kresalaz, beste batzuetan, mantso-mantso etortzen zaizkigu, ahuldurik, zauri handi baten minak jo balitu bezala. Eta uhinei begira gelditzen gara, gure bihotza, bederen, eguzkia irteten eta ezkutatzen den horizontera eraman dezaten, iluntasunaren […]